LARDASKA #1 BAGA

11,00

Barbalot
2017031400011 – Núm./Zbk.: 1 – lardaska – 2016 – 142 páginas /orri.

2 disponibles

Descripción

Lardaska’ agerkariaren lehen zenbakiak boterea eta boterearen menekoak, biak ditu kritikaren miran. Egile bakarra izan du estreinakoak, eta anonimotasuna du aldarri. Ez dut hizkuntza modu sentimentaloidean gurtu nahi. Badakit pragmatismo hutsez hitz egiten dugula hamarretik bederatzitan; edo hizkuntzazko hutsegiteak seinale on ere izan daitekeela. Ez hori bakarrik: hizkuntza profanatzea eta torturatzea, hizkuntzaren indarberritze eta sakralizatze ariketa izan liteke (besteak beste, horretan datza Izagirre baten appeal-a). Profanatu eta sakralizatu daitekeena, izan ere, nekez kabituko da funtzionalitate hutsaren mugetan. Horixe hizkuntza tresna bat dela, baina bada zerbait gehiago ere. Are, duda egin genezake (gutxienez!) instrumentalitate hutsez sortu ote zen. Steven Mithen antropologoaren hipotesia kontuan hartzekoa da oso: ez ote da hizkuntza kantuaren eta dantzaren alaba?