Liburu aurkezpena «Bazter hautsiak EHko turismo gidaliburu deseraikia» Asel Luzarraga eta Xabi Cerezo egileekin 2024-03-15, ostirala 19:00etan

Gidaliburu labur honek jolasetik beste dauka probokaziotik. Bisitatzeko proposatzen den helmuga bakoitzaren berri emateko orduan, noski, logika bati jarraituz eta bere apeten araberako mapak osatzeko bideak marraztu ditu agentziak. Haietan barneratzen den turistak, ordea, askatasun osoa dauka mapa berria marraztu eta gidaliburuak eskaintzen dion infrmazioa bere senak edo adimenak markatutako bidearen arabera interpretatzeko. Ez dago erantzun zuzenik zirriborratzen diren galderentzat.

Gure paisaien irudiak sortzeko ere, agentziako ilustratzaileari bere mapak askatasun osoz osatzeko eskatu zaio eta, beraz, testuek iradokitakoa libre jasotzeko ariketa baten emaitzak dira. Turistak, beraz, askatasun bera dauka eta ez du haiek baldintzatuta sentitu behar.

Agentzia honek ez du behartuko derrigorrezko bisitak egin eta geografia mugatu bat osatzera. Josasteko deiari erantzunez gero, bere ardurapean bilatu beharko ditu bideak eta haietan egon daitezkeen miñak saihestu, arriskuak ez bait dira faltan gure Euskal Herriko baztes hautsiotan.

Seguruenik, gidaliburuko sarrerek euren artean osatzen duten solasaldiak ez du erakutsiko beste agentziek saldu ohi diguten Euskal Herriaren irudi idilikoa. Kexa-libururik ez dugu, ordea. Barka eragozpenak. Bazter Hautsiak Agentzia.

 


Martxoak 15, ostirala / Viernes, 15 de Marzo

Liburuaren aurkezpena (Euskaraz)

“Bazter hautsiak: Euskal Herriko turismo gidaliburu deseraikia”

Axel Luzarraga eta Xabi Cerezo egileekin solasaldia

19:00etan, Zapateneon

 

 

Related Post

Hitzaldia: «Estallido Social en Colombia 2021. Reflexiones y perspectivas desde Abya Yala» Irailaren 10ean, lurunbatean 12:00etan

Hitzaldia: «Estallido Social en Colombia 2021. Reflexiones y perspectivas desde Abya Yala» Irailaren 10ean, lurunbatean 12:00etanHitzaldia: «Estallido Social en Colombia 2021. Reflexiones y perspectivas desde Abya Yala» Irailaren 10ean, lurunbatean 12:00etan

El próximo sábado 10 de septiembre a las 12:00 estarán con nosotres 5 compas de Colombia, para hablarnos sobre las revueltas del llamado «Estallido social» o «Paro Nacional» de 2021,

ZAPateneoren XX. urteurrena: ZAPfesta Gasteizko gaztetxean. 2022ko urriaren 7an, ostiralean, 20:00etatik aurrera

ZAPateneoren XX. urteurrena: ZAPfesta Gasteizko gaztetxean. 2022ko urriaren 7an, ostiralean, 20:00etatik aurreraZAPateneoren XX. urteurrena: ZAPfesta Gasteizko gaztetxean. 2022ko urriaren 7an, ostiralean, 20:00etatik aurrera

URRIAK 7, OSTIRALA / 7 de Octubre, viernes ZAPfesta! Gaztetxen: 20:00etatik aurrera . 20:00etan – Ongi Etorri! (Bertsolariak) . 20:10ean – Antzerkia/Teatro: Espejismos (Kolectivo Monstrenko) . 21:30ean – Bertsolariak (Asier Otamendi eta