Zapateneo Ateneo ZAPateneoren XX.urteurrena 2022ko urrian zehar

ZAPateneoren XX.urteurrena 2022ko urrian zehar

Kaixo, Zapbazkide maitea! Nola daramazu errutinarako itzulera udako parentesiaren ondoren? Prest al zaude gero eta gehiago itotzen gaituen sistema honen aurkako borrokan jarraitzeko? Zapateneo duela 20 urte hasi zen proiektu gisa (bai, ondo irakurri duzu, 20 urte bete ditugu! Laster esaten da, e?), iritziak kontrastatu eta sistemaren autoritarismoaren aurka konspiratzeko espazio bat sortzeko helburuarekin. Helburu honekin, denbora honetan zehar hamaika jarduera antolatu ditugu, elkartzeko aitzakia ezin hobea izan direnak, eta guri eragiten diguten gaiei buruz eztabaidatu ahal izan dugu, boterearen makineria mediatikoak manipulatutako iritzi nagusitik at kokatzen lagundu digun autonomia-uharte bat sortuz. Argi dago sistema bidegabe honekin amaitzea ez dugula lortu , baina horrek ez gaitu atsekabetzen; izan ere, bagenekien guk bakarrik ezin izango genukeela eraitsi mendeetan zehar ezarritako sistema bat, bere indar errepresibo guztiak erabiliz bere legeak inposatu dituena. Ez gara hain inozoak! Baina jakin badakigu, alde batetik, gure ekarpena erabakigarria izan dela -eta izaten ari dela- sistemaren kontraesanak agerian uzteko eta ahultze prozesuan laguntzeko; eta, beste aldetik, bide zuzenean gabiltzala: autonomia uharteak sortzea, bata bestearekin elkartuta, sistema horrekin amaitzeko indar nahikoa duen artxipelago bat osatuz. Hori dela eta proiektuaren 20. urteurrena gurekin ospatzera gonbidatzen zaitugu (ondo dakizu proiektua bizirik dirauela zuri esker), eta hauxe aldarrikatzera: «beste 20 urte baietz!» Espero dugu sistemak ez duela hainbeste denbora iraungo… Ea nor den tematiagoa! Bitartean, hona hemen 20. urteurrenerako egitaraua. Gozatu Zapateneoz!

Hola, querida Zapbazkide! Cómo llevas la vuelta a la rutina tras el paréntesis estival? Sigues dispuesta a luchar contra este sistema que cada vez nos ahoga más? Zapateneo comenzó su andadura como proyecto hace ahora 20 años (sí, has leído bien; hemos cumplido 20 años! Se dice pronto, eh?) con el objetivo de crear un espacio en el que contrastar opiniones y conspirar contra el autoritarismo cada vez más acentuado del sistema. Con ese fin, durante todo este tiempo hemos organizado un sinfin de actividades, que han supuesto una excusa inmejorable para reunirnos y poder debatir sobre temas que nos afectan, creando así “una isla de autonomía” que nos ha ayudado a situarnos al margen de la opinión mayoritaria manipulada por la maquinaria mediática del poder. Es evidente que no hemos conseguido acabar con este sistema injusto, pero eso no nos desalienta; pues ya sabíamos que nosotras solas no podríamos derribar un sistema establecido a lo largo de siglos, que ha logrado imponer sus leyes utilizando todas sus fuerzas represivas. No somos tan ingenuas! Pero sabemos perfectamente que nuestra aportación ha sido -y está siendo- importante para dejar al descubierto las contradicciones del sistema y ayudar en el proceso de su debilitamiento, así como que estamos en el camino correcto: creación de “islas de autonomía” que unidas unas a otras formen un archipiélago con la fuerza suficiente para acabar con este sistema. Así, pues, te invitamos a celebrar con nosotras el vigésimo aniversario de Zapateneo (sabes muy bien que el proyecto sigue vivo gracias a tí), y a pregonar voz en grito “A que sí duramos otros veinte años!”. Esperamos que el sistema no dure tanto tiempo… A ver quién es más terco! Mientras tanto, he aquí un adelanto del programa de actividades previstas para festejar este vigésimo aniversario. Disfruta del Zapateneo!!!
URRIAK 7, OSTIRALA / 7 de Octubre, viernes
ZAPfesta! Gaztetxen: 20:00etatik aurrera
. 20:00etan – Ongi Etorri! (Bertsolariak)
. 20:10ean – Antzerkia/Teatro: Espejismos (Kolectivo Monstrenko)
. 21:30ean – Bertsolariak (Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta)
. 22:00etan – DJ HerrNesto
… eta gehiago (ZAPateneoren materiala salgai egongo da, pintxoak, tonbola, etc…)
URRIAK 13, Osteguna / 13 Octubre, JUEVES
“SEXO” Monografikoaren aurkezpena (Pikara magazine)
19:00etan – ZAPateneon
URRIAK 20, osteguna/20 Octubre, JUEVES
Liburuaren aurkezpena “La sapa de los Aperribay” (AntimilitaristakEH)
19:00etan – ZAPateneon
Hau aperitibo moduan besterik ez dizugu aipatzen, Zapateneoren 20. urteurrenean parte hartzeko gogoarekin uzteko. Informazio zehatzagoa emango dizugu jardueren datak hurbildu ahala.
Esperamos que participes con nosotras en la celebración del vigésimo aniversario de Zapateneo! Contamos contigo! Muxu bat,
Zapkideok
Etiquetas:

Related Post