Zapateneo Ateneo Dokumentalaren Aurkezpena: Rote Zora – «LasOtras» Kolektiboko zinemagile batekin (2023-09-29, ostirala, 19:00etan)

Dokumentalaren Aurkezpena: Rote Zora – «LasOtras» Kolektiboko zinemagile batekin (2023-09-29, ostirala, 19:00etan)

1970eko eta 1980ko hamarkadetan  jardun zuen, klandestinoki, Alemaniako Errepublika Federalean. Zelula Iraultzaileen testuinguruan sortu zen, eta emakumeen aurkako eguneroko indarkeriari aurre egitea izan zuen helburu. Militante hauek teknologia genetikoak eta ugalketa-teknologiak, politika demografikoa eta nazioarteko ustiapen-baldintzak ere erasotu zituzten, nagusitasun kapitalista eta patriarkalaren adierazpentzat jotzen zituztelako.

 

Hainbat lekukoren bidez, Rote Zoraren inguruko historialari eta kide ohien testigantzekin, garai hartako emakumeen mugimenduaren eta taldearen historia kontatzen du dokumentalak.


20223-09-29, ostiralean

19:00etan, ZAPateneon

«LasOtras» Kolektiboko zinemagile batekin

Related Post