Descripción
Javi Cillero
Unai Elorriaga
Aingeru Epaltza
Hasier Etxeberria
Aritz Gorrotxategi
Juan Kruz Igerabide
Arantxa Iturbe
Karlos Linazasoro
Joxean Sagastizabal
Kirmen Uribe
Iban Zaldua
Patxi Zubizarreta
Gorrotoari adarrak zorrozteko agindu zitzaien hamabi idazleri. Javi Cillerok esan zigun, urruti bizi zela eta ez zuela gorrotorik inorenganako, hala ere ahaleginduko zela. Taberna batera joan, eta elkarrizketa baten grabazioa bidali digu. Unai Elorriagak bere lanari azken puntua jarri zion goiz hartan, eman zioten Espainiako Sari Nazionala, ez zuen denborarik izan izenbururik ere jartzeko. Aingeru Epaltzak argudiatu zuen, bere ponte-izenarekin ez zela bera egokiena gorrotoari adarrak zorrozteko. Bere ipuinarekin erakutsi du baduela harako bertze aingeru erori hartatik ere zerbait. Hasier Etxeberriak berehala ikusi zuen mandatuari nondik heldua, Borgesi zorroztuko zizkiola gorroto-adarrak. Emma Zunz gustura dago. Aritz Gorrotxategik tupustean erantzun zigun, gorroto, argitaratzaileak gorroto gintuela, baina hala ere izan du hori agerian ez uzteko adina jendetasun; horrelako ipuinak idazteko balio badio, guk ere gorroto dugu bera. Juan Kruz Igerabideren kasua, apartekoa da. Poeta baita bera. Gorrotoa ilargia balitz, beti ilbete egongo litzatekeela, eta ilbeteari ezin zaiola adarrik zorroztu. Bere aukera erre du, ordea, ongi errea. Arantxa Iturbek gorrotoa eta lana lotu ditu. Ez da bakarra izan. Iban Zalduak eta ek ere antzeko zerbait egin dute. Iturbe eskela baterako diru eske hasi zaigu Jainkoaren izenean; Zalduak usain txarra hartu zion kontuari hasieratik, eta Sagastizabalek komiki bat prestatu nahi izan digu, hitzez. Karlos Linazasorok eta Kirmen Uribek ez dituzte pertsonaiak aukeratu, pertsonak baizik, eta entziklopedietan agertzen ez den erudizioa. Patxi Zubizarretak deskapotagarri bat ekarri digu, txapa urdin elektrikoa kapota zuriduna, dotorea benetan.