Neska bat liburuz betetako orga batekin · Una niña arrastra un carrito lleno de libros

Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan

18,00€

H. ETXEBERRIA
9788495589415 – ALBERDANIA – 2002 – 350 páginas /orri.

Está en la tienda. Ven a por él o escríbenos a zapateneo@gmail.com y te confirmamos que lo tenemos.
Dendan dago. Etorri bila edo idatzi zapateneo@gmail.com helbidera, eta badugula baieztatuko dizugu.
Cómo conseguirlo Nola eskuratu →

Categorías Sailak: , Etiquetas Etiketak: ,

Descripción · Deskribapena

Tenorea iristen denean, musika oro geratu behar izaten da, eta erabateko isiltasuna entzun.Adi-adi. Batez ere iristen den hori guztia zarata baldin bada, egiazko musika baino gehiago. Dena geratu behar izaten da supituan, berriro ganoraz entzun nahi baldin bada.

Horixe izan nahi luke bederen liburu honek: isiltasuna. Zarataren erdian, aurrera segitu baino lehenagoko geldialdia, ez besterik.

Bost idazlerekin eginiko elkarrizketak biltzen dira hemen, orkestra zabalago bateko bakarlariak, guztiak ere. Badakigu bostak gabe, XX. mende bukaerako euskal literaturak ez zukeela musika bera izango, XXI. mende hasierakoak ere ez. Euren bosten liburuak gabe ez ginatekeela honaino etorriak izanen.

Liburu honetan bost idazle ezberdinen iritziak aurkituko dituzu alfabetoak agintzen duen legean antolaturik: Atxaga, Izagirre, Lertxundi, Saizarbitoria eta Sarrionandia. Horrelaxe.

Bost idazle. Bost literaturgile eta irakurle bat aurrez aurre. Hitz eginez isiltasun apur bat ekarri nahian gurera. Ez besterik. Horixe baizik ez, aurrera jarraitu baino lehen, nork bere bidean.

ZAPateneo
Calle Zapatería 93 – bajo Zapatari kalea 93 – baxua
Vitoria-Gasteiz
Horario Ordutegia
Ma.–Vi. Ar.–Or. 18:30–21:00
Sá. La. 11:30–13:30
Asambleas Asanbladak
Lunes a las 19:00 Astelehenero 19:00etan
abierta irekia