Dokumentalaren Aurkezpena: Rote Zora – «LasOtras» Kolektiboko zinemagile batekin (2023-09-29, ostirala, 19:00etan)

Dokumentalaren Aurkezpena: Rote Zora – «LasOtras» Kolektiboko zinemagile batekin (2023-09-29, ostirala, 19:00etan)

1970eko eta 1980ko hamarkadetan  jardun zuen, klandestinoki, Alemaniako Errepublika Federalean. Zelula Iraultzaileen testuinguruan sortu zen, eta emakumeen aurkako eguneroko indarkeriari aurre egitea izan zuen helburu. Militante hauek teknologia genetikoak eta ugalketa-teknologiak, politika demografikoa eta nazioarteko ustiapen-baldintzak ere erasotu zituzten, nagusitasun kapitalista eta patriarkalaren adierazpentzat jotzen zituztelako.

 

Hainbat lekukoren bidez, Rote Zoraren inguruko historialari eta kide ohien testigantzekin, garai hartako emakumeen mugimenduaren eta taldearen historia kontatzen du dokumentalak.


20223-09-29, ostiralean

19:00etan, ZAPateneon

«LasOtras» Kolektiboko zinemagile batekin

Kaixo, Zaplagun maitea! Udazkenean gaude berriro! Meteorologoen arabera, ohi baino beroagoa izango den udazkena… eta ez dugu “politologoak” izan beharrik, «politikoki» oraindik ere «beroagoa» izango dela aurreikusteko. Izan ere, ez da soilik krisi klimatiko bat, krisi ekologiko oso larria bizi dugu: biodibertsitatearen galera masiboarekin, energia eskuratzeko arazoekin, ur eskasiarekin, mineralen agortzearekin… Krisi honi erantzunak bilatzen saiatzen diren ikertzaile gehienek «desazkunde» beharra planteatzen dute, eta hori -diote- ezinbestean, berandu baino lehen iritsiko zaigu. Beraz, aukeratu dezakeguna da nola egiten dugun, modu «planifikatuan» edo modu «desordenatuan»; azken honek itzalaldi, errazionamendu, elikagai eskasia, eskuin muturraren igoera… honelako egoera batera eramango gintuzke. Baina «desazkundeak» kapitalismoaren jarraipena bideraezin egiten du. Eta horra hor gure borroka sistema kapitalista deuseztatzeko: antolatzeko beharra, espiritu kritikoa landu eta gure bizitzak kudeatzeko gaitasuna berreskuratzea, interes ekonomiko eta politikoetatik inposatzen saiatuko zaizkigun proposamenei aurre egiteko.

Helburu horiekin, Zapateneon indar berrituekin eman diogu hasiera kurtso politikoari. Urtea planifikatzen hasi gara, hausnarketan parte hartzera eta sortzen diren eztabaidetan zuen iritziak ematera gonbidatuko zaituzten hainbat jarduera antolatzen saiatuz. Urriaren hasieran, gure/zure proiektu antiautoritario honek 21 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko jarduera batzuk ditugu buruan. Jarduera horietan zuk parte har dezazun gustatuko litzaiguke, eta horretarako horien berri emango dizugu. Momentuz, gosegarri gisa, «Rote Zora» dokumentalaren proiekzioa antolatu dugu datorren ostiralerako, irailak 29, 19:00etan, eta «LasOtras» kolektiboko zinemagile baten laguntza izango dugu. Alemaniako Errepublika Federalean sortutako Emakumeen Mugimendu Armatuaren historia kontatzen du, 70eko hamarkadaren amaieratik 90eko hamarkadaren erdialdera arte jardun zuena. Zure interesekoa izango delakoan, zure partaidetza espero dugu.

Hona hemen jardueraren xehetasunak / He aquí los detalles de la actividad:

Irailak 29, ostirala / Viernes, 29 de Setiembre

Proyección del documentalRote Zoradokumentalaren proiekzioa

LasOtras” kolektiboko zinemagile baten laguntzaz /

Con la colaboración de una cineasta del colectivo “LasOtras”

19:00etan, Zapateneon

Zure interesekoa izango delakoan, zure partaidetza espero dugu.

Musu bat,

Related Post