«Mandamentu hipermodernoak» liburuaren aurkezpena, Iñigo Martinez Peña «Tino» idazlearekin Solasaldia eta vermout-a 2021-12-11 (larunbata)11:30etan

«Mandamentu hipermodernoak» liburuaren aurkezpena, Iñigo Martinez Peña «Tino» idazlearekin Solasaldia eta vermout-a 2021-12-11  (larunbata)11:30etan

Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte.

Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen edo errendimenduaren jendartea… Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro.

Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen diguna.

Related Post

AZPIMARRA irakurle lanpetuon taldea ZAPAteneon 2024ko abenduaren 4an 19:00etan «Harri eta herri» Gabriel Arestiren liburua

AZPIMARRA irakurle lanpetuon taldea ZAPAteneon 2024ko abenduaren 4an 19:00etan «Harri eta herri» Gabriel Arestiren liburuaAZPIMARRA irakurle lanpetuon taldea ZAPAteneon 2024ko abenduaren 4an 19:00etan «Harri eta herri» Gabriel Arestiren liburua

AZPIMARRA irakurle lanpetuon taldeak  2024ko abenduaren 4an bere 2. saioa ospatuko du ZAPAteneon  19:00etan «Harri eta herri» Gabriel Arestiren liburuaren inguruan eztabaidatuz. Ongi etorriak zarete!!!

LUIS ANDRÉS BREDLOW LIBURUTEGIA BERRIAREN INAUGURAZIOA 2025eko Uztailak 26, Zapateneo 12:00etan Vermuta

LUIS ANDRÉS BREDLOW LIBURUTEGIA BERRIAREN INAUGURAZIOA 2025eko Uztailak 26, Zapateneo 12:00etan VermutaLUIS ANDRÉS BREDLOW LIBURUTEGIA BERRIAREN INAUGURAZIOA 2025eko Uztailak 26, Zapateneo 12:00etan Vermuta

LUIS ANDRÉS BREDLOW LIBURUTEGIA BERRIAREN INAUGURAZIOA Uztailak 26, Zapateneo 12:00eran BERRITZEAREN AURKEZPENA: Eraikuntza tradizionala eta komunitate lana LUIS ANDRÉS BREDLOW LIBURUTEGIAREN AURKEZPENA Bermutta NAUGURACIÓN DE LA NUEVA BIBLIOTECA LUIS ANDRÉS