Descripción
Emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egiten duen komikia. Bertso-saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar egoera jakin dira, testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatuko dituztenak, kideen arteko konplizitate-keinuei eta gozamenari gorazarre eginez. Irudiak hartzen du pisurik handiena eszena guztietan eta bertso-mundua ardatz badu ere, ez dugu komiki osoan bertso bat ere irakurriko.
Joxepa Antoni Aranberri Petriarena ‘Xenpelar’
Komikiari kontrapuntua emango dion pertsonaia. Errenteriako fabrikako langilea eta bertsolaria izan zen eta argazki-muntaia bidez txertatu dute liburuko pasarte desberdinetan, “gaurko bertsolariak xaxatzeko”.