Txori urdinak

16,00

Zigor Olabarria Oleaga
9788409357109 – Argia – 2021 – 212 páginas /orri.

5 disponibles

Descripción

Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik.

Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturrekEspetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik.
Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, Euskal Herriarekin adiskidetu da. Gordinkeria, umorea, gorrotoa, samurtasuna, hausnarketa nahasten dira Santiren lekukotasunean; bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da berea.o isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, Euskal Herriarekin adiskidetu da. Gordinkeria, umorea, gorrotoa, samurtasuna, hausnarketa nahasten dira Santiren lekukotasunean; bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da berea.

Zigor Olabarria Oleaga (Gasteiz, 1977) Kazetaritza lanean aritzen da ARGIAn. Kartzelarekiko eta kultura punitiboarekiko kezka aspalditik datorkio, espetxeen aurkako eta preso sozial zein politikoen aldeko mugimenduetan aritua da. Liburuaren oinarrian dauden elkarrizketa saio luzeak 2020ko azaroan eta abenduan izan zituzten Olabarriak eta Cobosek, kalean, Cobos baldintzapeko askatasunean zela. Azken detaileak bisita eta gutunen bidez zehaztu dituzte, 2021eko ekainetik, ezustean, Cobos espetxean baita berriro ere.