OREKAN

26,20

XAMAR
2010012000026 – PAMIELA – 2001 – 166 páginas /orri.

1 disponibles

Descripción

 

 

 

Herri eta Hizkuntzen ekologiaz

Hizkuntzaren auzia –hizkuntza guztien auzia– giza bizitzaren osotasunarekin zerikus sakona duena da. Giza bilakaera hastapenetik da hizkuntzarekin estuki uztartua; hainbat non hizkuntzaz mintzatzea giza pentsaeraz, giza kondizioaz, giza biziaz mintzatzea da.

Arlo honetan José Mª Sánchez Carrión Txepetxek eginiko funtsezko ekarpenak oinarri eta abiapuntua izaki, hizkuntzaren mundua munduko biziaren mintzoan kokatuz, liburu honetan Xamarrek, Orhipean arrakastatsuaren ildotik, hizkuntzaren biziarekin eta bizitzaren hizkuntzarekin zerikusia duten oinarri, gako, iritzi, joera eta gainerakoak oro bildu ditu era erraz, erakargarri eta ezinago atseginean.

Euskalgintzan hain garrantzizkoa den hizkuntzaren auziak behar zuen liburua, hain zuzen. Edota, bestela esanik, hizkuntza guztien gordailu –eta erantzule– den gizadia oreka bizigarrian garatu eta irauteko baldintzen inguruan mintzo dena.