Descripción
raganeko eta gaur eguneko testigantza, testu literario eta ilustrazioak biltzen ditu fanzineak: 1976ko grebak eta errepresioa bizi izan zituzten autoreek hartu dute parte, baita egungo gazte idazle eta militanteek ere.
—-
Hamabi testu bildu dituzte 62 orriko fanzine mardulean, askotarikoak: fikzioa, memoria, errealitate fikzionatua, poesia, prosa zein bertsoa. Horietako sei garaiko testigantzetatik abiatutakoak dira: Amparo Lasheras, Imanol Olabarria, Bego Oleaga, Xabier Montoia, Emilio López Adán Beltza eta Amaia Errastik idatzitakoak. Memoria ariketa egin nahi izan dute, betiere, Fernández de Pinedoren hitzetan, despolitizazioaren eta nostalgiaren aurka: “Hildakoak gogora ekarri behar ditugu, baina baita haien borroka ere. Omenaldia egin nahi diogu 76ko borroka prozesu guztiari, eta gaur egunerako hausnarketak egin eta partekatu, irakaspenak atera, langile borroka eguneratu”.



