Descripción
Geure beldur pertsonalei aurre egiteko gauza ez garenean, lagun minak traizionatzeko eskubiderik ba ote dugu? Gure gizartearen eskariek eta presioak eragindako adiskidetasun hautsi baten berri jasoko dugu antzezlan honetan. Sebe gizon ona da, baina bere egiazko izteaz normaltasunez hitz egiteko zailtasun handiak dauzka, homosexuala denez. Armairuan ezkutaturik dago, beraz, eta armairu sendo horretatik irtetea baino, nahiago izan du bizitzan aurkitu dituen bi lagunik onenak azalpenik gabe baztertu eta, ahal duen neurrian, ahaztu. «Lagun mina» antzezlanak balio bikoitza du, gainera, bere egileak ez baitu ezkutatzen erabat autobiografikoa dela.