hala bazan

15,00

hala BAZAN
2014022800010 – hala bazan – 2014 – 116 páginas /orri.

8 disponibles

Descripción

 

 

 

 

Hala bazan edo ez bazan… sar dadila kalabazan!! Eta ager dadila GASTEIZKO plazan. HALA BAZAN proiektua, giza eskubideen urraketak kondaira bihurtzeko gogoz jaiotzen da.

Espetxea, deserria, asteburuko bidai amaigabeak… sutondoko ipuin zahar izatea desio duen herria da gurea. Hamarkada luzeetan bizitakoak, iraganeko oroitzapen  izateko irrika duena.

Zoritxarrez, badu orainetik gehiegi. Egunerokoak ausentzia gehiegi izaten jarraitzen du eta agintariek gizatasun gutxiegi. Bitartean, ausentzia guzti horiekin bizitzera kondenaturiko herri honek aurrera jarraitzen du, urteak poliki doaz ziega barruan eta azkarregi mendi arteko autobideetan. Denborak badu horrelakoetan, mendekuzko geldotasun bat gatibuarentzat eta mendekuzko abiada iheskorra dabilen jendartearentzat. Gauzak gehiegi eta gutxiegi aldatzen dira Gasteizko kaleetan eta gu… bi errealitate horien jabe, askotan ez dakigu bagoazen edo bagatozen.

Zurrunbilo honetan…irudimena bihurtzen da atseden leku. Irudimenaz egiten du ihes presoak barroteen artetik, eta irudimenaz bisita egin nahi izaten diegu lokutorioko kristalak gaindituz. Irudimena, errealitate gordina islatzeko tresna izan ohi da, minak eta esperantzak adierazteko bide.

HALA BAZAN, preso gaixoen mina kameraz harrapatu nahi  du, argazki zaharkitu bilakatu nahian. Kondena beterik duten presoen minutu bakoitza margotu  du, lapurtutako denbora
margolan bihurtu. Dispertsioa hitzez jantzi du, kilometro bakoitzeko istorio bat asmatu du…distantzia, doinuz eta errimaz kantatu du.

Mina, kondena amaigabeak edota isolamendua adierazi nahi izan ditugu, plazara atera, erakutsi. Eskubide urraketa artelan bihurtua, posible al da?

Begira, hor dago, plazaren erdi erdian.

Eta begira geratu gara… Hor dago, ezin ezikusiarena egin. Hor dago Gotzoneren ospitalerako bidaia, Txoritxuren askatasun eguna, Biguriren mediku kontsulta, Ohianaren isolamendu ziega, hor daude Sevillara bidaiak ere, istripuak, audientzia nazionaleko jakinarazpenak… Guk margotu egin ditugu, kontatu, zintzelez egokitu…zuek guztiok ikus ditzazuen.

Begira, hor daude, hor izaten jarraitzen dute zoritxarrez. Ipuin honen amaiera idatzi nahi dugu ordea, HALA BAZAN proiektua, bide horretan egiten dugun ekarpen txikia da, gure txokotik, sormenetik. Zure esparrutik ere, ipuinaren amaiera asmatu eta eraikitzera gonbidatzen zaitugu.

Giza eskubideen defentsan…HALA BAZAN EDO EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN!!