Descripción
Antzerkigile eta kontalaria da ofizioz Itziar Rekalde Luzarraga. Urte askotan, heroi anonimoak nabarmentzeko ahaleginetan dihardu, kontatzea eta entzutea merezi duten istorio harrigarriek sortuz: “… Nire istorioen protagonistek, egiazkoa ez bada ere, dena posible den mundu bat aukeratu dute. Eta nik ere”.
Sustraia elikadurarako eta mantenurako beharrezkoak diren elementuak gordetzen duen organismoaren zati bat da. Izkutatuta dago gehienetan eta horregatik duen garrantzia ahazten dugu sarritan. Dagozkigun sustraiak kontutan hartzen eta ezagutzen ahalegintzen bagara, eta eusten badiegu, ahalbideratuko gaituzte bakarrak eta aldi berean unibertsalak izateko. Niretzako funtsezkoak diren bi hitz ikasi nituen haurtzaroan: Sustraia eta Aingura. Biek eusten gaituzte. Sustrairik gabe ez gara, ezin ditugu gure haziak zabaldu ezta kanpotik ongarri berriak ekarri. Geldiaraziko gaituen eta desbideratuko gaituzten haizetatik edo korrontetik babesten digun aingurarik gabe, ezinbestekoa izango genioke norabideari eutsi. Sustraitu gaitezen bada eta aingura altxa dezagun haizea egokia denean. Bidai ona izan dezazuen.