Descripción
«Urteak daramatzat nire bizitzako gertakizun haren inguruan jirabiraka. Nobela batean abortu baten kontakizuna irakurtzen dudanean irudirik eta pentsamendurik gabeko zirrara bat sentitzen dut, hitzak bat-batean sentsazio bortitz bilakatu balira bezala. Era berean, La javanaise, J’ai la mémoire qui flanche edo garai hartan gogoko nuen beste edozein abesti halabeharrez entzuten dudanean, hunkitu egiten naiz».