Descripción
Euskararen kenka ez da bakar mailakoa, gizarte mailakoa baizik; herriarena. Euskara Euskalerriko jatorrizko hizkuntza da eta honek nazio mailako erantzun eta jokabideak eskatzen eta baldintzapetzen ditu; ezinbestean. Egiazko normalizazionea, nehundik etortzekotan, hortik baizik ez datorke. Euskararena, bestalde, euskalduen auzia da, baina bai eta, azken batean, gizadi osoarena ere; zinezko nazioartekotasuna izkuntza/herri guztien arteko errespeto eta orekan bait datza. Orobat izadi eta gizadiaren artekoa. Arazo hauetaz eta beste zenbai mintzairaren gizarte saihetsei buruz mintzo da egilea; saiakera gisan. Bi idatzlan erdaraz daude, euskaraz gainerakoak. Azaleko marrazkia Nï¿œstor Basterretxearena da.