Euskaldungoa erroizturik

11,75

Larrea Muxika, Jose Maria
9788476811665 – Editorial Pamiela – 1994 – 182 páginas /orri.

1 disponibles

Descripción

 

 

 

 

Funtsean, lehen omen ginenetik orain ez gareneko honetara aldarrikatu diren kausak arin edota makur izan baitira, gabezien lurruna den-dena estaltzen ez zuenean. Edota euskararen galtzeari buruz buru eta bekoz beko gutik begiratu duelakotz ezinbestekotzat jotzeko ez bazen. ikertzapen gehienen arabera, iduriz, euskara izaki sortuberri eta kutsagarrien antzera, kristalezko etxerik ez duenetik dena omen zaio kaltekor: industria, merkatua, teknologia eta mundu modernoa, estatu eta zibilizazioa, hots, administrazioa, soldadutza, idazkera, eskola eta kultura inprimatua, orohar. Hortara biltzen diren ikusmolde murritz eta single hok ez dirateke zabalduenetarik urrun. Horietan, kanpoko eta egiazko faktore horien estakuruz izkutatzen zen, nere jakinean, euskaldun jarreren zergatiak. Zergatik orain erdaldundu? Erromatartzea, kristautzea eta ondoko gaitzei garaile ateraz geroz, oraintxe erdaldundu? Galdera horiek erantzun gogo nituen.