Descripción
Literatura neska gazte pobrea zen eta argitaletxe izeneko
putetxeetara kondenatu zuten inplikazio ezaren aberriko
bizitzarik gabeko txaperoek. Ordutik, Schlinderren zerren-
dako filmean bezala, kolore bizidun neskato bakanak baino ez
ditut ikusi literaturaren kale grisetan. Gabriel Arestiren
mailua saldu eta Edurne Zuriren amaordearen ispilua erosi
zuten España demokratikoko euskal idazle gazteek. Ezertan
bustitzen ez denak barruan duen hutsunearen ondorioz, duen
autoestima baxuak sortzen dizkion arazo existentzial su-
rrealistekin torturatzen gaitu bere idazkien hatzaparretan
erortzen garen gizajoak. Euren bizitzako abentura handiena
inoiz A-8 ordaindu barik pasatzea izango zen, azterketaren
baten 7tik bera puntuatzea bestela. Okerrena da ez dutela
ulertu sufritu ez duenak ez dakiela gozatzea zer den. Bi-
zitza osoa hondartzan ematen duenak ezin idatz dezakeela
itsasoari buruzko gauza interesgarririk. Are gutxiago bere
ingurunea, onartu gura ez arren, arrantzalez beterik dago-
enean. Espero dut euren sexu harremanetan pasio handiagoa
erakustea euren testuetan baino. Aitzitik, beti ezagutu
dut beste Euskal Herri bat. Errealagoa niretzako. Herri mugi-
menduz, pasioz, goma erre usainez, manifez, ihesaldiz, drogaz,
sexu askez, gaupasa amaiezinez, malkoz, irriz, sufrimenduz
eta pozez osatua. Desorekatuagoa esango luke psikologoren
batek. Baina artea, zerbait bada, desoreka da. Jendartearen
arau kartesiarrak gainditu eta barruan dauzkagun deabru
eta aingeruak askatzeko bidea. Greziarrek ere horrela u-
lertzen bazuten agian ez da nire paranoia izango. Bangogek
belarria ez baitzuen ebaki zezenketa batean. Arazoa da jende
horrek, kaleko jendeak, ez duela idazten eta literatura lehen
aipatu ditudan autotorturatu torturatzaileen esku egon
dela luzaz. Mikel ere Euskal Herri erreal horretan ezagutu
nuen. Manex daukagu erreferentzia komun. Orain kartzelan,
lehen gerran eta lehenago Euskal Herri errealean bizi zen lagun
mina. Baina baita ere bizitza ulertzeko era bat. Barrua bete
diguna eta gure herriko kaleetan atzamar inkisidoreen helburu
bihurtu gintuena. Poema asko falta zaizkion liburuxka honetan
aurkituko duzun mundua. Teletetxo artistiko produktiboeta-
tik zapaltzen gaituenari eskura dauzkagun bitarteko guztiez
aurre egitera doana. Txanponaren bi aurpegi. Baina mundu
bakarra. Euskal Herri erreala berba egiten hasteko garaia da.
Hemen gertatu dena eta gertatzen ari dena protagonisten
ahotik entzuteko tenorea. Aspertuta gaudelako bizitzarik ez
dutelako idazle bihurtu direnez. Gozatu eta sufritu poeme-
kin. Hori delako bizitza. Fredi Paya.
Literatura neska gazte pobrea zen eta argitaletxe izeneko putetxeetara kondenatu zuten inplikazio ezaren aberrikob izitzarik gabeko txaperoek. Ordutik, Schlinderren zerrendako filmean bezala, kolore bizidun neskato bakanak baino ez ditut ikusi literaturaren kale grisetan.
Gabriel Arestiren mailua saldu eta Edurne Zuriren amaordearen ispilua erosi zuten España demokratikoko euskal idazle gazteek. Ezertan bustitzen ez denak barruan duen hutsunearen ondorioz, duen autoestima baxuak sortzen dizkion arazo existentzial surrealistekin torturatzen gaitu bere idazkien hatzaparretan erortzen garen gizajoak.
Euren bizitzako abentura handiena inoiz A-8 ordaindu barik pasatzea izango zen, azterketaren baten 7tik bera puntuatzea bestela. Okerrena da ez dutela ulertu sufritu ez duenak ez dakiela gozatzea zer den.
Bizitza osoa hondartzan ematen duenak ezin idatz dezakeela itsasoari buruzko gauza interesgarririk. Are gutxiago bere ingurunea, onartu gura ez arren, arrantzalez beterik dagoenean. Espero dut euren sexu harremanetan pasio handiagoa erakustea euren testuetan baino.
Aitzitik, beti ezagutu dut beste Euskal Herri bat. Errealagoa niretzako. Herri mugimenduz, pasioz, goma erre usainez, manifez, ihesaldiz, drogaz, sexu askez, gaupasa amaiezinez, malkoz, irriz, sufrimenduz eta pozez osatua. Desorekatuagoa esango luke psikologoren batek. Baina artea, zerbait bada, desoreka da. Jendartearen arau kartesiarrak gainditu eta barruan dauzkagun deabru eta aingeruak askatzeko bidea. Greziarrek ere horrela ulertzen bazuten agian ez da nire paranoia izango. Bangogek belarria ez baitzuen ebaki zezenketa batean. Arazoa da jende horrek, kaleko jendeak, ez duela idazten eta literatura lehen aipatu ditudan autotorturatu torturatzaileen esku egon dela luzaz. Mikel ere Euskal Herri erreal horretan ezagutu nuen. Manex daukagu erreferentzia komun. Orain kartzelan, lehen gerran eta lehenago Euskal Herri errealean bizi zen lagun mina. Baina baita ere bizitza ulertzeko era bat. Barrua bete diguna eta gure herriko kaleetan atzamar inkisidoreen helburu bihurtu gintuena. Poema asko falta zaizkion liburuxka honetan aurkituko duzun mundua. Teletetxo artistiko produktiboetatik zapaltzen gaituenari eskura dauzkagun bitarteko guztiez aurre egitera doana. Txanponaren bi aurpegi. Baina mundu bakarra. Euskal Herri erreala berba egiten hasteko garaia da. Hemen gertatu dena eta gertatzen ari dena protagonisten ahotik entzuteko tenorea. Aspertuta gaudelako bizitzarik ez dutelako idazle bihurtu direnez. Gozatu eta sufritu poemekin. Hori delako bizitza.
Fredi Paya.
&nb
sp;