DEBA IBARRETIK EUSKARAREN HERRIRA

9,00

ZUAZO, KOLDO
9788460744795 – BADIHARDUGU – 2002 – 180 páginas /orri.

1 disponibles

Descripción

 

 

 

 

 

«Azken urtiotan asko aurreratu dogu Euskera Batuari esker: a) leku urriñetako euskaldunak batzerakuan, ez daukagu batak besteari aditzeko arazo haundirik; b) idazterakuan, edozein gairen inguruan dihardugula, geroz eta erosuago gabiz; c) asko ugarittu dira euskaldun barrixak; d) leku erdeldunetara, eta baitta atzerrira be, zabaldu da euskeria; e) Ipar Euskal Herrixa eta Hego Euskal Herrixa hurreratu egin dira: euskaldun guztiona egin dogu Euskera Batua; f) euskeria prestigixoko berbetia egin da: berbeta txikixa da, baiña «berbetia» da.

Hori guztiori lortu dogu. Euskera Batuari esker, eta lortu doguna urre gorrixa letxe gorde bihar dogu.

Baiña euskeria ez da bakarrik zuberotarrekin eta naparrekin erabiltzeko; euskeria ez da bakarrik gai jasuetaz eta kultura-mailla haundikuetaz jarduteko. Geure herrixan eta inguruetan erabiltzeko be bada, eta geure eguneroko kontutxuak esateko be bada. Eta horretarako, Euskera Batuaren aldian egokixagua da geure betiko berbetia.

Beste alde batetik, «Euskera Batuaren» izenian oso euskera berezixa erabilli izan dogu juan dan aspaldixan, geure eguneroko berbetatik asko aldentzen zana. Hori dala-eta, geuria txarra zalakuan, gutariko askok ez deutsegu geure seme-alabei erakutsi.

Orain hasi gara horren guztiorren ondorena ikusten: gazterixiak egitten daben euskeria ez da nahi bezain ona. Gaztiei eurei be pobria eta indar bakua begittantzen jakue, eta erderara jotzen dabe sarri. Lagunarterako berbeta bizixaguaren premiñia daukagu.

Eta hauxe da kontua: berbetak erabiltzeko dirala, eta erabillixaz, gozatzeko eta eroso egoteko. Nahittanahiez aldaketa batzuk egin biharko dittugu hori helburuori lortzeko. Ibiltzeko bide luzia daukagu, baiña BADIHARDUGU!.»

 

 

_________________________________________________________________ AURKIBIDEA

– HIZKUNTZA EGITASMOA.

– Peorako jarduna.
– Helburura iristeko oinarriak.
– Helburura iristeko bideak.
– HIZKUNTZA EZAUGARRIXAK.

– Liburuaren edukia.
– Fonetikia et ortografixia.
– Morfologixia.
– Morfosintaxia.
– Aldaerak.
– Hiztegixa.
– Ume berbetia.
– Esapidiak.
– Bibliografixia.