Descripción
Zoriontasunak barrutik kanporako bidea egiten du; nekez egingo gaitu kanpoko edukiak zoriontsu. Garenak egingo gaitu nor, eta garen horrek, sentitzen dugunarekin lotura zuzena du, emozioekin erlazio banaezina. Emozionatzeko gai diren eskolak behar ditugu, eta zirrara sortzeko gai diren irakasleak. Bazatoz?
Badira pasioz irakasten duten maisu-maistrak, ikasleengan jakin mina pizten dakitenak, haur bakoitzaren onena ateratzen asmatzen dutenak. Koldo Rabadan Izagirre irakasle eta psikopedagogoa da horietako bat, eskola ezberdinetan aritu ondoren, azken urteetan Eskola Txikietan irakaskuntzarekin gozatzen ari dena.
Dekalogo forma eman die bere bizipenetatik ateratako ondorioei eta umore finez kritika zorrotza egiten dio hezkuntza sistemari eta autokritika irakasleek barneratuta dituzten eguneroko hainbat uste-usteli. Irakurlearengan emozioak, hausnarketa eta sormenaren jolasa pizten ditu, eta haurrenganako dugun begirada aldatu arazten du, haiengandik ikas dezakegun guztia nabarmenduz. Irakasle zein gurasoei, haurren hezierarekin gehiago gozatzeko gako asko ematen dizkie liburu honek.
Egilea: Koldo Rabadan Izagirre
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia