Autogestioaz jabetuz…Okupazio garaia da!

8,00

vvaa
2019121300010 – Zirikatzen – 2019 – 82 páginas /orri.

1 disponibles

Descripción

Autogestioaren eta okupazioaren ikuspegi politikoa berreskuratu nahian, Autogestioaz jabetuz, okupazio garaia da! proiektua izan du hizpide azken urte honetan Zirikatzen! kolektiboak. Duela bi urte Gazte Lokalaren huste arriskuaren ondotik sortutako eztabaidetan hainbat zalantza eta gatazka azaleratu ziren, eta horrek eman zien bidea ikasturte honetan landu beharreko gaia aukeratzeko.

Lehenik eta behin, bi tailer prestatu zituzten Deustuko Gazte Lokalean asanblearismoaren inguruan hausnartzeko. Okupazioaren eta autogestioaren gainean gehiago sakontzeko, beste bi jardunaldi antolatu zituzten ondoren. Horietan hainbat ertz jorratu zituzten, hitzaldi, mahai-inguru, tailer eta eztabaiden bitartez. Hala nola, okupazioaren ikuspegi estrategikoa, sortutako bizitza eredu berriak, espazio okupatuen autodefentsa, jabetza intelektuala eta okupazio eredu kolektiboak izan zituzten aztergai. Horrez gain, zenbait bideo argitaratu zituzten, lurraren okupazioaz eta irrati-uhinen okupazioaz kasu.

Urtebeteko lanketatik hainbat ondorio atera dituzte. Lehena, okupazioa eta autogestioa eraikuntza sozialerako ezinbesteko tresnak direla. Horregatik, krisi garai honetan birjabetze dinamiketan sakondu eta gero eta espazio liberatu gehiago irabazteko beharra aipatu dute. Orobat, egungo testuinguruan sortzen ari diren alternatiba politikoen garrantzia azaleratu eta hauen potentzialtasuna azpimarratu dute.

Hauek oinarri hartuta, ohikoa duten aldizkariari beste dimentsio bat eman eta liburuxka osatzea erabaki dute. Okupazioaren eta autogestioaren inguruan asko hitz egin den arren, maila teorikoan idatzita ezer gutxi dagoela-eta, hutsune hori betetzeko aukera ikusi zuten. Horrekin batera, Deustuko Gazte Lokalean aritutako zazpi belaunaldi ezberdinetako kideei egindako bideo-elkarrizketak argitaratuko dituzte. Bideo-sorta USB batean banatuko dute liburuxkarekin batera.