Descripción
Orduan eta horrela ezagutu nuen nik Gasteizko bertso-mundua. Giro alaia bezain txoroa: barreak, poteoa, afariak eta batez ere, bertsoa, bertsoa eta bertsoa. Ligatzea bera era pasatzen zen bigarren mailara, gu reginaleko bertsolariak izanda gainera. Ez ginen gu, ordea, horrela hasi ziren lehenengoak, bai zer! Gu baino lehenago egon zen zoroagorik, egon zen ausartagorik, egon zen utopikoagorik.