Ospakizunak aurrera jarraitzen du… Lynn Margulisekin! / La celebración continúa… con Lynn Margulis!

Kaixo, Zaplagun maitea! Nola ari zara bizitzen Zapateneoren 19. urteurrena? Ziur gaude orain arte egindako jarduerek zure itxaropenak bete dituztela, ezta? Bi hitzaldi-aurkezpen interesgarri eta film laburren saio ezin hobea… Nolanahi ere, ospakizunetan jarraitzen dugula gogorarazi nahi dizugu, eta jarduera horietakoren batera etortzeko aukerarik izan ez baduzu, oraindik garaiz zaude hilabete bukaerara arte programatutako ekintzetan parte hartzeko. Aste honetan bertan, ostiralean, Urriaren 22an, oso gustuko izango duzun jarduera bat antolatu dugu. Agian ez duzu Lynn Margulisen izena gehiegi entzun, baina hala ez balitz, XX. mendeko biologiako figura nagusietako bat izan zela jakingo duzu. Bere lan ugarien artean, eboluzioan mugarri garrantzitsu bat deskribatzeagatik nabarmendu zen: Bere «Endosimbiosi seriatuaren teoria»-k azaltzen du lankidetza dela, eta ez lehiaketa, eboluzioaren motorra (eta hori arlo sozialera ere eraman daiteke). Ideia hegemonikoen aurkako borrokak eta irmotasunak «zientzialari errebelde» ospea eman zioten. Bere heriotzaren 10. urteurrena dela eta, hitzaldiak antolatu dira Euskal Herriko hainbat lekutan eta horietako bat Zapateneo izango da. Eta Lynn Margulisen obra ondo ezagutzen duten bi pertsona ospetsu izango ditugu gurekin: Carlos de Castro (Fisikan lizentziatua eta Valladolideko Unibertsitatean doktorea. Unibertsitateko Fisika Aplikatuko saileko irakasle titularra. Hazkundearen eta jasangarritasunaren mugei buruzko gaietan aditua. Gaia hipotesia ere ikertzen du, eta teoria berri bat landu du, Gaia Organikoa izenekoa) eta Ricardo Amils (Zientzia Kimikoetan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean eta Zientzietan doktorea. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Mikrobiologiako katedraduna). Proposamen interesgarria, ezta? Ez ezazu galdu!

Kaixo, querid@ Zaplagun! ¿Cómo estás viviendo el XIX aniversario de Zapateneo? Estamos seguras de que las actividades realizadas hasta ahora han cumplido tus expectativas, ¿no es así? En cualquier caso, queremos recordarte que seguimos de celebración, y si no has tenido ocasión de asistir a alguna de esas actividades, todavía estás a tiempo de participar en las programadas hasta final de mes. Esta misma semana, el viernes, 22 de Octubre, hemos organizado una actividad que te va a encantar. Quizá no te suene demasiado el nombre de Lynn Margulis, pero si no fuera así, sabrás que es una de las personalidades más importantes, en el campo de la biología, del siglo XX. Entre sus numerosos trabajos destacó por describir un hito importante en la evolución: su teoría de “la endosimbiosis seriada» explica que la cooperación, y no la competición, es el motor de la evolución (lo que también puede trasladarse al ámbito social). Su lucha contra la ideología hegemónica y su firmeza le granjearon la fama de “la científica rebelde”. Con motivo del 10º aniversario de su muerte, se han organizado charlas sobre su figura y su obra en diferentes puntos de Euskal Herria y Zapateneo será uno de ellos. Y tendremos con nosotras a dos personalidades que conocen bien la obra de Margulis: Carlos de Castro (Licenciado en Física y doctor, en la Universidad de Valladolid. Profesor titular del departamento de Física Aplicada. Experto en temas sobre los límites del crecimiento y la sostenibilidad. También investiga la hipótesis Gaia y ha elaborado una nueva teoría, denominada Gaia Orgánica) y Ricardo Amils (Licenciado en Ciencias Químicas por la Universidad de Barcelona y Doctor en Ciencias. Catedrático de Microbiología de la Universidad Autónoma de Madrid). Interesante propuesta, ¿no crees? ¡No te la pierdas! Te esperamos!!! Musu bat,
Zapkideok

P.D.: Ohi bezala, jardueraren kartela bidaltzen dizugu / Te enviamos el cartel de la actividad, como de costumbre.


Zapateneo Kultur Elkartea
Zapatari 93 etxabe, 01001 Gasteiz (Araba)
945 14 93 79
zapateneo.net | ZAPoharrak sarean | @zapateneo

Related Post