Zapateneoren 19. urteurrena 2021eko urrian / 19º aniversario de Zapateneo, octubre de 2021

Kaixo, Zaplagun maitea! Zer moduz zaude? Nola daramazu denboran gehiegi luzatzen ari den pandemia hau? Badakizu, behin baino gehiagotan esan baitizugu, nahi duzunean, Zapateneora hurbil zaitezkeela, hemen beti aurkituko duzula hitz egiteko norbait… gainera, lokalean sartzeko ez dugu inolako osasun-agiririk eskatzen!

Ia abisatu gabe, ez gauez baina bai azpikeriaz, Uda joan zaigu eta Udazkena heltzearekin batera gure urteurrena ere iritsi da. Urriaren hasieran hemeretzi urte beteko ditugu. 19 URTE!!! Zaila imajinatzeko zerbait, mende honen hasieran proiektu antiautoritario hau martxan jartzea erabaki genuen «gazte» haientzat. Baina jakin badakigu hori posible izan dela zuri eta zuk bezala proiektu honetan konfiantza jartzea eta hasieratik laguntzea erabaki zuten beste pertsona batzuei esker. Horregatik 19. urteurrena zurekin ospatu nahi dugu, proiektuan sinetsi duzuen eta posible egin duzuen pertsona guztiak bilduz.

Helburu honekin, hainbat jardueraz jositako hilabetea diseinatu dugu: liburuen aurkezpenak, Euskal Herriko egungo egoerari buruzko hitzaldiak, pentsamendu zientifikoari buruzko solasaldiak, film laburren proiekzioak, baita bertsolari saio bat ere, urteurrenari itxiera borobila emateko. Horien artean, ziur gaude, zure interesekoak diren asko aurkituko dituzu (ia denak izatea espero dugu!), urtemuga hil honetako egun mordo Zapateneora hurbiltzeko gogoa piztuko dizutenak. Jarduera hauetako bakoitzari buruzko informazio zehatza bidaliko dizugu, aurreikusitako egunak hurbiltzen doazenean; oraingoz, egitarau orokorra kartelean ikus dezakezu, «ahoa irekitzeko» eta zure agendan hutsuneak bete ditzazun. Ez ezazu galdu zurekin “ametsak” partekatzen dituzten/ditugun pertsonekin Zapateneoren alde topa egiteko aukera! Zure zain gaude!

Eta urteurreneko programaren aperitibo gisa, Erdialdeko Amerikako Defendatzaileekiko hitzaldi-topaketa bat proposatzen dizugu. Bertan, «Migrazioak, erresistentzia feminista eta lurraldearen defentsa» gaiei buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu, irailaren 30ean, osteguna, 19:00etan, Zapateneon, Lumaltik Herriak taldearen laguntza. Informazio gehiago hemen.

Gosea piztu al dizugu? …ba etorri eta parte hartu! Datorren ostegunera arte… oraingoz!!!

Kaixo, querid@ Zaplagun! ¿Qué tal estás? ¿Cómo llevas esta pandemia que ya se va alargando demasiado en el tiempo? Sabes de sobra, pues te lo hemos dicho muchas veces, que cuando te apetezca puedes acercarte a Zapateneo, donde siempre encontrarás a alguien con quien hablar… además, para acceder al local no se exige ningún documento sanitario!

Casi sin avisar, sin nocturnidad pero con alevosía, se nos ha ido el verano y con la llegada del otoño ha llegado, también, nuestro aniversario. A comienzos de Octubre cumpliremos diecinueve años. 19 AÑOS!!! Algo difícil de imaginar para aquellas «jóvenes» que, a principios de este siglo, decidimos poner en marcha este proyecto antiautoritario. Pero somos conscientes de que eso ha sido posible gracias a tí y a otras personas que, como tú, decidieron depositar su confianza en este proyecto y colaborar desde el principio. Por eso queremos celebrar el 19 aniversario contigo, reuniendo a todas las personas que habéis creído en el proyecto y lo habéis hecho posible.

Con este fin, hemos diseñado un mes de Octubre plagado de actividades -desde presentaciones de libros a charlas sobre la situación actual en Euskal Herria, coloquios sobre pensamiento científico, proyección de cortos, hasta una sesión de bertsolaris como cierre de aniversario- entre las que, sabemos de antemano, encontrarás muchas de tu interés (esperamos que sean casi todas!) que te animen a acercarte a Zapateneo un montón de días del mes del aniversario. Publicaremos información detallada de cada una de estas actividades cuando se acerquen las fechas previstas; de momento, echa un vistazo al cartel del programa general para que vayas “haciendo boca” y llenes huecos en tu agenda. ¡No te pierdas la oportunidad de brindar por Zapateneo con personas que comparten/compartimos “sueños” contigo! ¡Te esperamos!

Y como aperitivo al programa de aniversario, te proponemos una charla-encuentro con “Defensoras mesoamericanas”, en la que tendremos oportunidad de debatir sobre «migraciones, resistencia feminista y defensa del territorio», el 30 de Setiembre, Jueves, a las 19:00 horas, en Zapateneo, en colaboracion con Lumaltik Herriak.

Puedes ampliar información sobre las ponenentes aquí.

¿Te hemos abierto el apetito? …pues ven y participa! ¡Hasta el próximo Jueves… de momento!

Un beso,

ZAPkideok

Zapateneo Kultur Elkartea
Zapatari 93 etxabe, 01001 Gasteiz (Araba)
945 14 93 79
zapateneo.net | ZAPoharrak sarean | @zapateneo

Related Post