Descripción
Earl Janoth enpresari handiak Pauline Delos bere maitalea hil du. Badaki badela lekuko bat, badaki lekuko horrek Pauline eta biak hilketa gertatutako egunean apartamentu batean sartzen ikusi dituela, baina ez daki lekuko horrek bera ezagutu duen ala ez. Baina Earl Janoth ez da edonor. Bere holdingeko baliabide guztiak lekuko hori bilatu eta garbitzeko erabil ditzake. Eta erabili egingo ditu.
Bere menpekoetako bati, George Stroudi hain zuzen ere, ezarriko dio Pauline Delosen lagun hori lehenbailehen bilatu eta harekikoak egiteko ardura. Baina Earl Janothek ez daki Paulinek bere azkeneko arratsaldea George Stroudekin pasatu duela.
Hor hasiko da erloju handiaren makineria gupidagabea lanean, bere gurpilen artean norbait mastrakatu arte.