ITZALAK

13,00

IBAN ZALDUA
9788497462037 – EREIN – 2005 – 176 páginas /orri.

1 disponibles

Descripción

Istorioak: Iban Zalduak (Donostia, 1966) azken hiru urteotan idatzitako 38 ipuin laburrekin osatu du “Itzalak”, euskarazko bere laugarren ipuin liburua. Askok egunkarietan argitaratutako kolaborazioetan dute jatorria. Gehienak oso laburrak dira, bizpahiru orrikoak, elkarren arteko loturarik gabekoak. Luzeena, liburuari titulua ematen diona, bost ataletan zatituta ageri zaigu.

Emaitza: ipuin liburu bikaina. Pello Lizarralde idazleak “Itzalak” Zalduaren libururik onena zela esan zuen aurkezpen egunean, alde handiz gainera. Ni ez naiz hainbeste esaten ausartzen, aurreko ipuin bildumak ere oso onak iruditu zitzaizkidalako, baina beldurrik gabe emango nioke erregulartasunaren saria Zalduari. “Gezurrak, gezurrak, gezurrak” liburuak mugarri bat ezarri zuen euskal ipuingintzan; “Traizioak” bildumak egilearen talentua konfirmatu zuen, eta “Itzalak” honek erakusten du donostiar gasteiztartuari ez zaiola iturri hori agortu. Zalduak orain arteko bidetik jarraitzen du, gaiei nahiz idazmoldeari dagokienez. Bada alderik, hala ere: umore goibelagoa erakusten du, batez ere Euskal Herriko egoera politikoaz ari denean, eta azken muturreraino darama metaliteratura egiteko joera, literatura behin eta berriro kiribilduz, eta fikzioa eta errealitatea etengabe nahastuz —aitorpen bat: amua irentsi eta google-n ibili naiz bien arteko mugak argitu nahian—.

Aholkua: liburu osoa ez bada, gutxienez irakur ezazue atzeko azaleko ipuina liburu-dendaren batean. Ea nork eusten dion tentazioari…