Descripción
Tituluen sukarraldian bizi gara: zenbat titulu, hainbateko balioa. Baina, EGA lortu dutenek ba omen dute zenbait aje, hutsune eta gabezia: titulua lortu eta handik gutxira sakontze, bizkaiera eta birziklatze ikastaroak egin behar dituzte. Bietako bat: edo tituluak erakusten duen maila ez da nahikoa edo EGA eskuratzeko prozesua osoa (euskararen irakaskuntza barne) txarto bideratua dago.
Liburuzka hau ez da euskara ikasteko metodoa eta, ondorioz, nahiz eta ikasleak handik eta hemendik zerbait aprobetxagarri aurkitu, ez du euskara ikasteko balio. Bai, ordea, azterketaren bide ezkutuak eta gorabeherak hobeto ezagutzeko. Lan hau euskara azterketariei begira dago: titulu bat lortu behar gorria dutenei, euskara ikasteari orduak, hilabeteak eta urteak eskaini dizkioten horiei, ezein titulurik nahi ez, baina behar duten euskaldun zaharrei… Beti ere, kontuan izanik, titulua izan zein izan ez, nahi izanez gero euskaraz dakitenek baino ezin erabili lezakeela, ez dakienak, ordea, nahita ere, inola es.