Descripción
«Liburu hau Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle talde batek egin duen ikerlana da. Azken bi urteotako emaitza da. Honatx ikergaia: Ajuria Eneako Ituna eta prentsaren portaera, edota, beste modu batera esanda, Euskal Herriko zein Espainiako kazetek nolatan lagundu ala oztopatu duten euskal gatazkaren konponbidea.
Gerra guztietan iritzi publikoaren bataila garaitzea funtsezkoa da. Euskal gatazkaren inguruan inoiz baino agerikoagoa da hori, egun mezubideetan dakusagun aztoramena eta polarizazioa benetan ikaragarria baita. Ikerketa honek azterketa saioa izan nahi du. Egileon helburua ez da inor betiereko sugarretara kondenatzea, ez. Liburu honen asmo apal bakarra hauxe duzu: politikariek eta prentsak azken bi hamarkada hauotan egin dituzten okerretatik zertxobait ikastea eta, aurrera begira, gabezia horiek saihesten laguntzea. Hala gertatuko balitz, guztiok garaile».