Presentación libro «Defensoras. Lurrarekin taupaka» liburuaren aurkezpena – 2020ko Abenduak 10, osteguna/jueves, 10 Dicienbre de 2020 18:00etan, ZAPateneon – Egileen eskutik / A cargo de sus autoras

Kaixo, berriro, Zapbazkide maitea!!! Nola daramazu ezarri diguten alerta-egoera berri hau, non ezin baikara udalerritik atera, ez dugu lagunekin tabernetan elkartzeko aukerarik, eta, gainera, geure burua etxean giltzapetu behar dugun gaueko hamarretan? Luzeegia egiten ari al zaizu? Noski, nola ez, kontsumitzera animatzen gaituzte… (eta hobe on-line egiten badugu!) …jai giro guztia kendu dieten gabonei begira. Produkzioaren eta kontsumoaren makineria ezin gelditu, ez diezaien txiringitoa pikutara joan! Espero dugu behintzat liburu onak irakurtzean babestuko zarela, telebista itzalita mantentzen duzun bitartean, honek gure beldurrak areagotu eta behar ez ditugun produktuak kontsumitzen jarraitzera animatzen gaitu-eta! Eta liburuez ari garela, datorren ostegunean, hilak 10, Zapateneon egingo dugun beste liburu interesgarri baten aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Eh, eh, eh… Ez jarri aurpegi hor!!! Esan genizun ez zaitugula aspertzen utziko, ezta? Gainera, parte hartzaile guztiei ale bana oparituko dietela agindu dute egileek. Hurbilduko al zara zure liburuaren bila? Hona hemen zehaztapenak…


Kaixo, berriro, querid@ Zapbazkide!!! ¿Cómo llevas esta situación de alarma en la que no podemos salir del municipio, ni reunirnos con las amigas en los bares, y, para colmo, tenemos que encerrarnos en casa a las diez de la noche? Interminable, no? Claro que, por supuesto, nos animan a consumir… (y, mejor si lo hacemos on-line!) …de cara a la Navidad, a la que han despojado de todo ambiente festivo. La maquinaria de la producción y del consumo no se puede parar, no vaya a ser que se les vaya al carajo el chiringuito!!! Por lo menos, esperamos que te refugies en la lectura de buenos libros y mantengas apagada la tele, pues ésta no hace sino aumentar nuestros miedos y animarnos a consumir productos que no necesitamos! Y hablando de libros, queremos invitarte a la presentación de otro libro interesante, que tendrá lugar en Zapateneo, el próximo jueves, 10 de Diciembre. Eh, eh, eh… No pongas esa cara!!! Ya te dijimos que no vamos a dejar que te aburras en este periodo! Además, las autoras han prometido regalar un ejemplar a cada una de las participantes. Te animas a acercarte a por tu libro? He aquí los detalles de la actividad:

2020ko abenduaren 10ean, osteguna / Jueves, 10 de Diciembre de 2020

Presentación del libro

                         «Defensoras. Lurrarekin taupaka»

                                                       liburuaren aurkezpena

Egileen eskutik / A cargo de sus autoras

18:00etan, Zapateneon *** ADI / ATENCIÓN

*Haien hitzetan / Según la autoras…

…Liburua Erdialdeko Amerikako #Defensoras(-ei) egiten diegun omenaldia da. Bertan, euren bizipenak, aurrez aurre dituzten indarkeriak, indarra, erresistentzia eta ametsak transmititzen dira. Mila esker guztiei egindako ekarpenengatik, eta Bea Aparicio eta Myriam Camerosi ilustrazio grafikoan egindako lan ederragatik. #OzenEsan #AlzaLaVoz….Este libro es nuestro homenaje a las #Defensoras mesoamericanas. En él se transmiten sus vivencias, las violencias que enfrentan, la fuerza, la resistencia y sus sueños. Mil gracias a todas por sus aportaciones, y a Bea Aparicio y Myriam Cameros por su precioso trabajo en la ilustración gráfica. #OzenEsan #AlzaLaVoz.

Ikus dezakezunez, jarduera interesgarria izango da, ezta? ¿Hay algo mejor que puedas hacer el jueves, a las 6 de la tarde, en una situación como la actual? Etor zaitez! Te esperamos!!! Saldrás con un libro de regalo… y un poco más enriquecida culturalmente!!! Aukera galdu egingo al duzu?Musu bat,Zapkideok

Compartir esta publicacion