|
Arrosa Sarea |
|
Arrosa, Euskal Herriko Irrati-sarea
|
Arrosa Irratiak
|
|
-
Gimme gimme etimologiak lasai´earrian
Berbak, berbak, berbak… millaka botatzen doguz ahotik egunero, eta gai agorteziña patxadan eta musika ederrakin lagunduta aletzeko. Takian potian erabiltzen doguzen berbak hartu (”algoritmo”, esate baterako: ¿zeiñek ez dau erabiltzen berba hau egunian pare bat dozena bidar? Karnazerixan, txikiteuan…) eta euren esanahi ezkutua edo jatorrizkua deskubriduko dogu alkarrekin. Beste adibide bat: ¿bazenkixan “kaka” berbia latiñetik [...]
-
Badatoz ixilduen olatuak uhin libreetara!
Ixilduak bazterrean itxitxa, historixa ahaldunek idatzi dabelako, ixilduen historixak berak ematen dosku, hain zuzen be, irratsaio hau eta beste hamaika ekimen aurrera eroateko gogua eta indarra.
Indar eta gogo hori, olatu formatuan astero plazaratzen saiatuko gara.Olatuak, lekitton, euskal herrixan, eta munduan, edozein tokitxan daozenez horrexegaitxik hartu dogu olatu formatua eta ixena.
Holan ba, perspektiba internazionalista, euskaldun, antipatriarkal [...]
-
Bizkaiko txapeldun ordearen dolua
Bostetako Diligentzian izango da bihar Unai Iturriaga. Bizkaiko bertsolaren gailurretik horren gertu geratzeak utzi dion sentipenez galdetuko diogu; eta ezker eskubi egurra banatuko ikazkinaren etorreraren egunean.
Egunero, Bostetako Diligentzia. Bostetan noski!
-
Aittitta Radugan, aste honetan
(Patxitraperon irudi mundiala!)
Aste honetan, Sokrates filosofo grekuan emaztiakin zer pasatzen zan ezagutuko dogu; hortaz gain, Patxi Traperok Gabiriako plazan ogixa hartzen dabizen agure zahar biren ikuspegi futuristia izango dogu. Bertsiño jokuan, “Negra sombra” kantua, Rosalia de Castron hitzekin eta Amancio Prada eta Luz Casalen abotsetan: ¡ollo-popian azala jartzeko morokua!
*****
Lekittoko Arrakala Irratija (107.7 FM)
http://bitakora.arrosasarea.org/
-
TXAPARRADA MUSIKALA BILDUMAREN AURKEZPEN KONTZERTUAK
Abenduak 26 eta 27 ko asteburuan, Uztailean Txaparrada musikaleko (Bergarako musika taldeen zuzeneko abestien bilduma) kontzertuetan grabatutako abestiekin, kaleratuko dogun diskaren aurkezpen kontzertuak egongo dira Bergarako gaztetxian.
Argazkia:Benito cantero
Abenduak 26 Ostirala gaueko 22:00etatik aurrera:
LARRA,FER ETA PIXI,AZKAITER PELOX BAND,HARD FLIP ETA LORD WITCH
Abenduak 27 Larunbata gaueko 22:00etatik aurrera:
FOLSOM FOUR,STREET 77,ROTTEN TEENAGERS,EMON [...]
-
Euskal Herriko euskalkiak ezagutzeko irratsaioa
Arrakala irratiak eta Oiartzun Irratiak saio berria estreinatu dute elkarlanean. Saio berriaren izena ?Oiartzuarren baitan? da, eta hain zuzen, Oiartzungo Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen izen bereko proiektutik datorkiguna da.
2006tik hona, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak ?Oiartzuarren baitan? proiektua jarri zuen martxan eta 2008ko udaran aukeztu zuen emaitzaren zati garrantzitsua, hau da, herriko aitona-amonei egindako elkarrizketak on-line jarrita.
Internet [...]
-
San Andresetan bazkidetza kanpaina kalera aterako du MATRALLAKO irratiak
Egoera ekonomiko larriari aurre egin nahi dio, inoiz baino programazio osotuagoa duen une honetan
MATRALLAKO irratiak Bai, we can bazkide kanpaina martxan jarri du, irrati proiektuaren egoera ekonomiko larriari buelta eman ahal izateko.
35 bazkide behar ditugu. Hilean 5 euroko kuota ordainduko dutenak badira, hobe!. Dena dela, 2 eta 10 euroko kuotako bazkidetzak edo bestelako ekarpenak [...]
-
Bihartik aurrera Oreretako Zintzilik Irrati Librea berriz martxan izango da
Orain dela urte eta erdi antolakuntza arazoak zirela medio zuzeneko emisioak etetea erabaki genuen Oreretako Zintzilik Irratian.
Irratiaren funtzionamendua berrantolatu beharra zegoen, eta horretan aritugara denbora honetan: asanbladaren egoera aztertu, lan taldeak sortu,tresnak eta azpiegitura berritu, autogestioarekin nola aurrera eginaztertu, ?
Eta orain uhinetara itzultzeko ordua iritsi zaigu, eta ikaragarrizkogogoarekin hasiko gara berriz ere martxan.
Programazioaren aurkezpena azaroaren [...]
-
BAI, WE CAN!!
matrallako irratiak bazkideak lortzeko bere kanpaña berria aurkezten du:
BAI, WE CAN !!
Gure helburua 35 bazkide lortzea da, hilabetero beraien kuota gure kontu Korrontera helbideratuko dutenak.
Kuotak 2, 5 edo 10? izatea pentsatu dugu. Honako kontu hauetan egin [...]
-
Patxitrapero eta Jozulin deunei eskerrak
Patxitrapero eta Jozulin jaunak irrati ekoizle batendako amama dira. Gaur be, háren burutaziñuak bete dabe Aittitta Raduga saiuan zati majo bat. 300 metrora zeguan sagardotegixan kaso misteriotsua, eta “37 galdera 63 milioi estatubatuarrek esperantzarekin duten kontaktu bakarrari (eta 17 minutu)” olerki bikaiña.
Bertsiño jokuan, Ricardo Queso izeneko croonerrak mambo estiluan kontau deskuz 1972-an Irlandan gertautako “Sunday [...]
|
|
|