|
Gaztesarea.net |
|
GazteInfo [Albisteak]
|
Gazte Informazio Agentzia
|
|
-
Palestinarekiko elkartasunak aurrera jarraitzen du Euskal Herrian
Palestinak pairatzen ari duen erasoaldi basatiaren ondorioz ugarituz doaz Euskal Herriko txoko ezberdinetan Paletsinarekiko elkartasun mobilizazioak eta sionismoari gelditzeko eskatzen dutenan. Azken egunetan Sakanan, Busturialdean eta Bilbon izan dira. Bestalde, Kamaradak gazte internazionalisten sareak Israeli Boikota kanpaina aurkeztu zuen Garraxi tabernan. Gazte Komunistak-ek ere eraso israeldarra gogor kritikatu du. Info+ askapena.org
-
Hatortxurock-erako sarreren PATen zozketako zenbaki irabazleak aukeratu dituzte
Presoen Aldeko Taldeek (PAT) antolatutako Hatortxurock-erako 10 sarreren zozketa burutu da jada. Sarituek ahalik eta azkarren pat@pat-eh.org helbide elektronikoaren bidez harremanetan jartzeko eskatu dute, sarrerak eskatzeko azken eguna urtarrilaren 8a izango baita.
-
AHTren aurkako gaua antolatu dute ostiralean Zumaian
Ostiral honetan Zumaiako Gazte Asanbladak AHTren aurkako gaua antolatu du Zumaiako Gaztetxean eta horren baitan AHT, zer ari zaizkigu ezkutatzen? dokumentalaren proiekzioa eta kontzertuak izango dira. Ekimenaren helburua urtarrilaren 17an Urbinan izango den AHTren aurkako martxara joateko deia indartzea izango da.
-
Plentziako I. ihauteri tematikoek etxebizitza eskubidea oinarri izango dute
Plentziako Gazte Asanbladak gazte batzarra deitu zuen iragan abenduaren 30ean eta bertan bildutakoek Plentziako lehenengo ihauteri tematiko herrikoiak antolatzea erabaki zuten. Gazteek euren babesa eman zioten gazte asanbladari lanean jarraitu eta gazteen eskubideen defentsan borrokatzen jarraitzeko. Hori dela eta, ihauterien gaia etxebizitza eskubidea izango da eta bertan parte hartzeko deia luzatu diote Plentziako gazteriari.
-
Desarrolismoari egurre agerkariaren hirugarren alea sarean da
Desarrolismoaren aurkako iritziak, berriak eta ekintzak jasotzen dituen hilabetekari honen urtarrileko alea sareratu dute jada. Proiektu txikitzaileen aurkako borroka denon eskutan dagoen bezala proiektu honen bizirautea ere denon esku dagoela adierazi dute, eta beraz, kartela eta eskuorria kaleetan, ikastetxe zein gaztetxetan banatzeko eta bestelako ekarpenak egiteko deia luzatu dute.
-
Sare Antifaxistaren materiala Inpernuko Hauspoa dendan eskuragarri da
Bilboko Indautxu auzoan herri megimenduak berriki irekitako Inpernuaren Hauspoa dendan Sare Antifaxistaren materiala eskuragarri izango da gaurtik aurrera. Info+: sareantifaxista.blogspot.com
-
AHTren aurkako herri batzarra izango da ostiralean Donostian
Donostiako AHT gelditu! Elkarlanak herri batzarra deitu du ostiral honetan Euskal Herri osoan AHT gelditzeko abian diren ekimenak eta mobilizazioak Donostian ere lokal mailan sustatzeko helburuarekin, urtarrilaren 17an Urbinako obretara izango den martxa adibidez. Proiektuaren aurkako argudioak soberan direla adierazi dute, eta horregatik AHT gelditzeko herritar ororen partehartzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute, proiektu horren inguruan eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko aukera izan dezagun .
-
Urtarrilaren 10ean urte hasierako festa antolatu du Ttan Ttakun irrati libreak
Ttan tTtakun, Donostiako irrati libreak urte hasierako festa antolatu du hilaren 10rako, urteroko tradizioari jarraituz. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da eta bertan musika beltza eta Punk/Rock-a izango dira entzungai.
-
Monster musika talde alemaniarrak Putzuzulo Gaztetxean joko du ostiralean
2009. urtea ondo hasteko, Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioak kontzertua antolatu du Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urtarrilaren 9an, bi talde ikusteko aukera izango da, gaueko 21:30etatik aurrera.
-
Milaka herritarrek presoen etxeratzea eta beraien eskubideak lau haizetara aldarrikatu dituzte Bilbon
Atzo Etxerat-ek Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal herrira! lelopean antolatutako manifestaldia azken urtetan Bilbon izandako jendetsuenetakoa izan da. Milaka eta milaka herritarrek sakabanaketa politikarekin bukatzeko eikitu zioten PSOEri, baita zigorraren 3/4ak beteta duten zein larriki gaixo dauden presoen askatasuna ere. Info+ branka.biz
-
Karlos Apeztegia Euskal Preso Politikoa absolbitu dute
Abenduaren 18an Madrilgo Audiencia Nacionalean Karlos Apeztegia euskal preso
politikoa epaitu zuten "mahetxu terroristak" egotzita, 2006an isolamendu egoeran zegoela kartzelako funtzionariekin izandako iskanbila txiki baten ondorioz.
-
Euskal Herria Zuzenean festibalak logotipo lehiaketa antolatu du
Euskal Herria Zuzenean festibaleko kideek toki aldaketaz haratago, aldaketa sakon bat emateko ordua dela uste dute, eta hausnarketa honi lotuta logoa eta agiri grafikoa aldatzeko lehiaketa abiarazi dute. Lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 8an bukatzen da eta lehiaketari buruzko informazio guztia ehz-festibala.com webgunean dago.
|
|