-
Sarraskiaren urte betera Palestinarekin elkartasuna handiagotzen
Orain betetzen da urte bete estatu israeldarrak Gazaren aurka "Plomo Fundido" operazioa burutu zuenetik. 2008ko abenduaren eta 2009ko urtarrilaren bitartean 1.416 hildako eta milaka zauritu, desplazatu edo etxe suntsituak utzi zituelarik. Jazarpen hau ahaztu ez dadiin eta kaltetuei zein borrokan dirauen palestinar herriari omenaldi gisa, egunotan hainbat ekintza egingo dira. Alde batetik, eta nazioarteko ekimen baten barruan, aurtengo gabon zaharrak Gazaren askatasunaren aldeko martxa dakarkigu. Lurralde okupatu eta isolatu honetara ehunka militante gerturatuko dira Israelek mantentzen duen inguraketa apurtzeko asmoz. Egiptotik, Sinaitik, okupatutako lurraldetatik? milaka pertsona saiatuko dira Gazara sartzen nazioarteko elkartasuna helarazteko herritarrei. Albisteak blog honetan jarraitu daitezke: Solidarios en Gaza. Badaukagu Euskalherrian ere ekimen honetan parte hartzen duen jendea. Kronikak Martxa-tik: |Urtarrila 2ak, Gazako mugatik|, |Abenduaren 30ak|, |El Cairo-n manifestazioak (abenduaren 30 eta 31): 1, 2 |, |Rafah-ra abiatzen (29, asteartea)|, |Decenas de internacionales secuestrados por la policía egipcia en Al-Arish|, |larunbata, abenduak 26|, |domeka, abenduak 27|. Bestalde, urtarrilaren 18an, Israelen erasoa gelditu zen egunarekin bat eginez, mundu osoan zehar, ahalik eta leku gehienetan, "To Shoot an elephant (TSAE)" dokumentalaren proiekzioa burutzea proposatzen da, dokumentalaren screening globala. Erasoa burutu zuten egunetan grabatuta, dokumentalak Gazatik bertatik kontatzen ditu egun haietako gertakizunak. Bonbardaketen zuzeneko eta pribilegiatuko narrazio bilakatu da nazioarteko isiltasun eta propaganda israeldarraren aurka. IndymediaEHtik kolektiboki edo banaka ekintza honekin bat egitera animatzen zaituztegu baita Euskal Herritik ere palestinar herriarekin elkartasuna adieraztera. Dokumentalaren kopiak web gunean edo emailez eskuratu daitezke. Narrazioaren eta salaketaren aldetik duen balioaz gain, TSAE taldean eta modu horizontalean eta autonomoan egindako lanaren adibide da eta bere xedea da ikus-entzunezko lanak aurrera eramateko moduak eta bideak berritzea, bai produkzio-prozesuan bai horien banaketan eta komunikazioan. Talde-lanaren eta Creative Commons lizentzien alde eginez, gure nahia da dokumentalak bere ekoizleen mugak gainditzea eta ikuslearen material bilakatzea.
-
Egunkaria libre! Partehartu, zabaldu, entzun... zuzenean!!!
Egunotan Egunkarialibre.info ekimena abian jarri dute auzolanaren bitartez denok partehartu dezagun Egunkariaren alde, argazki, mezu, informazio, grabaketa, irudi, iritzi edo gure danakin. Orain arte egin diren esfortzuekin bat eginez. Bilboko manifestazioaren jarraipen berezia egin nahi da, maiatzeko greba orokorrean egin zen antzera. Parte hartzazu!!! Laguntzeko aukera ezberdinak daude. Prestaketarako 12tan Bilboko Kafe Antzokian izango da elkarketa eta gero... danok manifara! Irrati saioa zuzenean Bilbotik Egunkarialibre.info eta irratia.com ekimenekin batera eta auzolanean zuzeneko irrati emankizuna izango da, FMtik zein internetik. Bilbo Hiria irratitik jarraitu ahal izango da Bilboko kaletan gertatzen dabilena 17.00tik aurrera.
|Manifa-ko argazkiak: 1,2|, |Bideo|.
-
Egunkaria Libre!
Euskaldunon Egunkariaren itxieratik adierazpen askatasunaren eta euskararen aldeko gizarte mugimendu bat sendotzen joan da Euskal Herrian. Herritar askoren laguntza eta babesa izan du borrokak 2003an Egunkariako 10 lagun ETAko kide izatea egotzita atxilotuak eta torturatuak izan zirenetik. Horrelakoxea ere itxiera eta gero sortu ziren proiektuek (Egunero edo egungo Berria) izan zuten sostengua. Orain Espainiako Auzitegi Nazionalak Dignidad y Justizia eta AVTren herri akusazioekin bakarrik mantentzen du datorren astean Xabier, Txema, Jose Mari, Iñaki eta Martxeloren kontra hasiko den epaiketa. Auzibide eta borroka honek guztioi eragiten digun heinean, jendetza biltzeko asmo eta nahiarekin, auzipetuek Manifestazio Nazionalera deitu dute abenduaren 19an Bilbon.Deialdiarekin bat eginez beste herritan ere egingo dira mobilizazioak. Ikusteke Madrilen, non Espainiako Gobernuko ordezkariak manifestazioa debakatu egin duen. Urteotan anitza izan da jendea batu eta informatzeko eskualdeetan eta kanpoan egin duten etengabeko txindurri lana. Atxikimenduak eta elkartasuna hareagotzen joan dira, besteak beste, herriz herriko topaketa eta hitzaldiekin, jende andana elkartu dituen kontzentrazio eta ekitaldiekin. Auziaren inguruko informazio guztia eguneratu eta sistematizatzen duen gunea kudeatzen dute eta nazioartean informazioa zabaltzeko ere Egunkaria.info/Internationala ataria sortu berri dute. Berriak ere epaiketari jarraipen berezia egingo dio. Informazio gehiago: |Egunkaria auziari buruzkoegunotako jarraipena Sustatun|, |2003.urteko manifestazio historikoa|, |Manifestua|, |Itxieraren Behatokiako txostena|, |Egunkariaren aldeko plataformak: Katalunia, Madril, Aragoi|.
-
Izan direlako gara, garelako izango dira. Memoria historikoa berrezkuratzen
Datorren Abenduaren 7tik 13ra Berrezkuratu memoria historikoa delako erakusketa ikusi ahalko da Xenpelar Etxean, Oreretan-Errenterian. "Gure herrian 1936.urteko guda eta ondorengo memoria historikoa berrezkuratu nahian" geroa eraiki ahal izateko. Xenpelar etxean aurkeztutako programa osoa (Prentsaurrekoa: |Grabaketa|, |Argazkiak|) datorren abenduaren 7an, astelehenean hasiko da, programazioa erakusketarekin hasiko da eta astean zehar jarduera desberdinak izango dira. - Astelehenean Xenpelar etxean 19etatik aurrera Ahaztuak 1936-1977 elkarteak hitzaldia emango du "Memoria egin-justizia egin" gaiarekin.
- Asteazkenean hilak 9, Iosu Txuekak, EHUko irakasleak, Frankismoaren errepresioa: "Sufrimendu eta elkartasunaren artean" hitzaldia. eskainiko du Xenpelar etxean 19.30etan.
- Ostegunean, Xenpelar etxean 19etan Iñaki Egañak: "Frankismoa Orereta-Errenterian" hitzaldia emango du
- Ostiralean hilak 11, Xenpelar etxean, Erreginaren aretoan 18etan, "Desafectos" película ikusi ahal izango da. Ondoren "Frankismoaren esklabuak" hitzaldia eskainiko da.
- Larunbatean hilak 12, Oreretako Alamedan, Frankoren aurka burrukatu zuten erakunde eta pertsonen aldeko omenaldia burutuko da. Egun berean, herriko bazkaria izango da eta arratsaldeko 19etan Niessen aretoan omenaldi bat eskainiko zaie, garaiko pertsonei.
Honez gain, erakusketa aberazteko asmotan, erakusketaren antolatzaileek, nahi dutenei dokumentu, testigantza eta bestelako objektuak eramateko deia zabaldu dute. Hau dela eta, Xenpelar etxera joan daitezen. |Zintzilik Irratian egindako elkarrizketa|.
-
ASKI DA! Eskubide guztiak guztiontzat!
Dakizuen bezala, astelehenetik asteartera doan gauean Polizia Espainiarrak zein Guardia Zibilak 34 gazte atxilotu zituen Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan. Atxilotu bezain pronto atxilotuak lege antiterroristapean jarri eta inkomunikatu egin zituen Audientzia Nazionaleko Grande Marlaska epaileak. Erreakzioak ugari izan dira eta mobilizazioak egon dira Euskal Herri osoan zehar. Gazte independentistek ohar bat kaleratu zuten atxiloketen aurrean beraien konpromezuak berretsiz, eta atxiloturik eta inkomunikaturik dauden gazteen senide eta lagunek atxekimendua jasotzeko blog bat martxan jarri dute eta manifestazioa deitu dute . Larunbat honetan, hilak 28, arratsaldeko 5etan Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuta.
-
Por amor al arte: mani-festa-ekintza Iruñean
Nafar kulturaren arloko hainbat talde elkartu ziren azaroaren 21ean Iruñean ospatutako mani-festa-ekintzaren inguruan. Epe luzerako eta urteko aurrekontuen menpe egon behar ez lukeen egitasmo kultural sendo bat aldarrikatzeko helburuaz ospatutako ekimena izan zen. Edukitzailea ez ezikik edukia aintzat hartzen duen kultura errebindikatu zuten; gobernatzen duten talde eta alderdi politikoen menpekotasunetik at eta epe jakin baterako baino, 2016rako kasu, etorkizunari begira landutako kultura. Taldeen manifestuan ekimen kultural eta festiboei sostengua ematea eskatu zuten alaitasuna antzoki, areto eta museotatik kalera ere zabaldu dadin. |Argazkiak|
-
Komite internazionalistak, 30 urte Internazionalismoa eraikitzen Euskal Herritik
Aurten, Komite Internazionalistak 30 urte bete ditu. Hau dela eta, Euskal Herriko gizarte mugimenduei, munduan haiekin lan egin duten eragilei, Komite Internazionalistako kide ohiei, brigadistaei, hedabide alternatiboei, herriak.org buletina jasotzen dutenei eta Internazionalista guztiei zorion mezu hau helarazi nahi dizute, eta bide batez, datorren azaroaren 28an burutuko den ospakizun egunerako gonbidatu nahi gaituzte. Egun horretan, hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dugu: umeentzako ekintzak (puzgarriak, graffiti tailerrak...), albokariak auzoan zehar, kolektibo desberdinekin azoka, herri bazkaria Kukutza gaztetxean, ekitaldi politikoa, Betagarriren kontzertua eta DJ Makala....hainbat jarduera izango dugu egun horretan, denon artean une politak eta ez hain politak gogoratu, barreak, tira-birak, eta batez ere Internazionalismoarunzko bidea batera egin dugun lagunok, eta nola ez, bidean geratu direnak ere gogora ekartzeko. |Egutegi|, |Hitzaldiak astean zehar| 30 urte bizitzan behin baino betetzen ez direnez, eta antolatzeaz eta borrokatzeaz gain, beharrezkoa delako ospatzea eta gozatzea ere, beraiekin ospatzera gonbidatzen gaituzte: |Bideoa|, |Irratietarako kuña|.
-
Indymediaren hamar urteak (eta +) ospatzen
Hamar urte Seattletik etortzen zitzaizkigun irudiak eta berriak mundu osora zabaldu zirenetik. Bertan gertatutakoak eta gertatzen ari zenaren informatzeko erak ere ezustean hartu gintuen. Hamar urte hainbat egile (hackerak, irrati libreak, gizarte mugimenduko militanteak, kazetari independenteak,..) bildu eta giza mugimenduetatik sortutako komunikazioan iraultza bultzatu zutenetik. Plataforma horizontala, autogestionatua eta punta-puntako teknologiaz eraikia. Mass-medien diktaduraren aurrean, benetako alternatiba zekarrena. Gune hauetan gauza asko bizi izan ditugu, onak batzuk, txarrak beste batzuk. Baita aldaketa ugari nabaritu ere. Batez ere interneten, berton eman diren aurrerakuntzak eta alternatibak alde batzutan Indymedia komunitatearen aurreikuspenak eta ahalmena gainditu dituztelarik. Horregatik, Indymedia Globalaren hamar urteak, eta Indymedia Euskal Herriaren pittin batzuk gutxiagoak, momentu ezin hobean jartzen gaituzte eztabaida bultzatzeko. Nola hobetu indymedia proiektua, sortu zuen helburua bizirik mantentzeko. Denon artean egin dezagun hausnarketa, izan ere, indymedia da eta izango da, proiektuan parte hartzen duen ororena. |Indymedia Globaleko inkesta|, |Indymedia 3.0 (Byte)|, Indymedia 2.0 (proposamena): |1|, |2|.
-
Badator elkartasunez tourra
Dena prest Elkartasunez tourra disfrutatzeko. Urriaren 23an Laudiotik abiatu eta azaroaren 17an Altsasun Internazionalista Egunean amaiera emango dion tourra, Euskal Herriko hainbat herrialdetatik igaroko da, hamaika kontzertu, bertso-saio, mahainguru edo zine maratoi antolatuz Euskal Herria eta Palestinaren arteko elkartasun sare eta lana jarraitu eta indartzeko helburuarekin. DAM, Basel Zayed, Nabil Monsour, Ahmad Naamnah eta Muhammad Zoabi Euskal Herriko talde, bertsolari eta bakarlariekin (Arrebote, Stockholm, Mikel Urdangarin, Petti, Uxue Alberdi, Jon Maia, Txuma Murugarren, Fredy Paia, Anje Duhalde, Miren Artetxe, Amets Arzallus, BAD Sound System, Indarrap, Eñaut Elorrieta, Joseba Tapia, Sustrai Kolina, Jexux Mari Irazu, Igor Elortza, Iñigo Izagirre, Gargardogura, Fermin Muguruza checkpoint-rock, Porrotx, Fermin Valencia...) nazioartean Israelen kontra darabilen boikot kanpaina bultzatuko dute. |Manifiestua|, |Bideoa|. |Egitaraua|, |Manifestua sinatzeko|, |Elkartasunez tourraren bideoa|.
-
Bilbao Open Day 2009
Arte Libre Digital plataformaren eskutik urriaren 22, 23, 24 eta 25ean Bilbao Open Day ekitaldia ospatuko da. Kultura librean oinarrituta, bete-betetako agenda dakarren ekitaldia. Lau egunez software, hardware, 3D, jolasak, bideoak, audioak edo lizentziak gai nagusitzat duten solasaldietan, eztabaidetan, lantegietan edo erakusketetan parte hartzeko aukera izango dugu, hiri osoan zehar sakabanatutako hainbat gunetan. Computer vision, errobotak, Opensim, DIY arropa, lizentziak, musika-tresna elektronikoak nola egin, aurrerakuntzak eta gizarte komunikaziorako baliabide berriak, software librea enpresaren alorrean eta are gehiago? Eduki libreko egunei ezin ahantzi gauean burutuko diren emanaldiak eta bestelako eskaintzak. Antolatzaileek dioten legez: kultura librea maite baduzu, ezin duzu hau galdu. Indymedia Euskal Herria bertan izango da. |BOD2009 kartela|, |BOD2009 bideoa|.
|