-
Palestinaren aurkako sarraskia
Berriz ere, Israel Nazioarteko Komunitatearen babesa osoarekin Palestinaren aurkako sarraskia garatzen ari da. Gaur laugarren egun jarraian bonbardatu ondoren, Israeleko armadak 380 palestinar erail eta 1700 zauritu ditu jadanik eta ez du eteteko asmorik. Gobernu eta Nazioarteko Instituzioen geldotasunak mundu osoko herritarren gaitzidurarekin kontrastatzen du. Palestinarekin elkartasuna adierazteko eta Israeleko ekimen genozida salatzeko deialdiak ugaltzen ari dira hiri eta herri guztietan. Euskal Herrian konzentrazioak: - Baiona: |Urtarrilaren 3an, larunbatarekin, goierko 11etan, Baionako Herriko Etxearen aitzinean|
- Bilbo: |Urtarrilaren 2an, ostirala, 19:00etan Arriagan|, |Abenduak 29, astelehena, Euskal Herriko arabiar komunitateak deituta kontzentrazioa, Gran Via 33ean: Argazkiak eta kronika|, |Larunbata abenduaren 27an, gaurko Belen-aren errepresentazioa|, |Larunbata abenduaren 27an: kontzentrazioa concentración (Argazkiak eta kronika)|
- Ermua: |Abenduaren 31ean eguerdiko 13:00etan plazan|
- Gasteiz: |Abenduaren 30ean, asteartea, bilkura egingo dugu Gasteizko Correos plazan arratsaldeko 20:00etatik aurrera|
- Iruña: Abenduak 29, astelehena, Nafarroako parlamentuaren aurrean: |Argazkiak eta kronika|
- Donosti: |Abenduaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan, Bulebardeko kioskoan|
Indymedia Euskal Herrian agertutako albisteak: |Diversos testimonios de lo sucedido en Gaza!|, |Tribunal Internacional sobre la Infancia Genocidio sobre Gaza |, |[Sindicato Obrero Inmigrante] - Condenamos enérgicamente el terrorismo israelí. Propuestas|, |Un episodio más del genocidio contra el pueblo palestino|. Indymedia Euskal Herria-tik Palestinar herriarekin elkartasuna adierazteko edozein ekintza burutzera animatzen zaitugu, pertsonalak zein kolektiboak direlarik ere. Hainbat proposamen plazaratu dira dagoeneko, San Silbestre lasterketetan "Palestina Askatu" dioen dortsalekin korrika egitetik, etxeko leiho eta balkoietan palestinar zapiak zintzilikatzera adibidez. Ezin dugu ezer egin gabe geratu.
-
S.O.S: Gaztetxetik espetxera!
Espetxeen mehatsua berriro ere okupazioaren eta gaztetxeen defentsan lanean dirautenen gainean da! Datorren urtarrilaren 8an Iruñeako 3 gazte, gaztetxeen izaera aldarrikatzeko garabi batetik zizntzilakatu izanagaitik epaituak izango dira. Beraietako bati 4 urteko gartzela zigorra eskatzen diote eta bi urte eta erdikoa beste bi aktibistei. Ekintza hauek Iruñerria piztera goaz desobedientzia zibil kanpinaren barruan burutu ziren. Guztira,gartzela zigorren eskaera 58 urtetik gorakoa da. Pertsona bat aldarrikapen ekintza publiko eta indarkeriarik gabeko bat burutzeagaitik espetxeratzeak, okupazio mugimenduentzat eta mugimendu sozial guztientzat errepresio kualitatibo mailan igoera handia suposatzen du. Errepresio maila igoera honen aurrean borroka sozilaren eta protesta moduei egiten ari zaien jarraipenaren inguruko hausnarketa plazaratzen dugu. (nola borrokatu ahaleginean geratu gabe?) Egoera hau salatzeko mani-festa-action erako deia luzatzen dugu. Autobus geltokitik zaharrretik irtengo da datorren abenduaren 28an, arratsaldeko 17 orduetan. |Prentsarruekoaren bideoa| :: Elkartasuna:: | Auziperatuen aldeko manifestuarekin bat egin dezakezu idazten honi|, |Sindikatuen elkartasuna (CGT, LAB, STEE-EILAS)|, |Sólo okupareis las cárceles (Colectivo Malatextos)|. ::Info gehiago:: |Gaztetxea Kale Gorrian|, |Iruñerria piztera goaz|, |Iruiñerria piztera goaz kanpainako bideoa|, |Errepresioa|, | Okupazioan Iruñerrian, historia luze bat...|.
-
Gabonak... edo eguberriak!!
Peter Josephek azaltzen duen bezala Zeitgeist filmean, antzinako herrientzat eguzkiak bizitzaren jatorria irudikatzen du. Horregatik neguko solstizioa biziaren birjaioaren ospakizuna da. Denbora medio kontzeptu hau desnaturalizatzen joan da elementu kristau eta jentilez hornituriko konpultsio kontsumitzailean birsortuz. Hiru erregeak, ama birjinaren jaiotza, heriotza eta hiru egunen buruko berpizkundea, neguko solstizioa eta hiru egunen buruko jaiotza arbasoengandiko jainkotasun sineskeri anitzetan errepikatzen diren patroiak dira, batez ere ipar hemisferioan. Sirius izarrak Orion konstelazioko gerrikoarekin (ekialdeko hiru erregeak bezala ezaguturiko hiru izarrak) duen lerrokadurak abenduaren 25ean eguzkia jaiotzen den puntu bera seinalatzen bahit du. Era berean, eguzkia neguko solstizioan desagertzen da, gurutze tankera duen konstelazio baten azpian (heriotza gurutzean). Berriz ere, baina aurten kanporaketa ugari eta poltsa eta soldata jatxieraren erdian, gabon garaia dator, horrekin batera aldeketa garaia, negu-muga, urte aldaketa, e.a. baina gure mundu kontsumista-xahutzaile honetako kontsumismo garai bortitzena ere berarekin dakar. Olentzero ikazkin zaharra ez da jeisten jada menditik edan eta abestera, mugarik gabeko kontsumoa bultzatzeko darabilten merkatal zentruetatik dator. Euskal Herriko etxeetan hasi da jada krisia nabaritzen baina egun hauetan denok saiatzen gara gure mahai gainetan eta zuhaitz azpietan hoberena ipintzen. Oparotasunean eta xahuketan, energia eta natura baliabideak xahutzen dira beraien agorketara eta gure explotaziora eramanez. Honen adibide garbi bat otarrainxkaren ustiapen estentsiboa delarik. "Rodolfo Langostinok" garai hauetan gure mahai gainean jartzeagaitik ordaintzen deguna baino balio handiagoa dauka. Guzti hau ekidin daiteke eta ekidin behar da. Beharrezkoa da, gainera, gure gizarte pribilegiatuko kontsumo maila jeitsi eta aberastasunaren banaketa erraztea eta beragatik borrokatzea. Ezin dugu mugatuak diren baliabide naturalak xahutzen jarraitu. Kontsumo arduratsu bat egiten hasteko garai egokia da, erosten ditugun produktuen lan baldintzetaz informatzeko eskubidea exijitu saltzaileei eta informatu beharra ezarri geure buruari. |Jardunaldi Antikapitalistak-Antikontsumistak. Informazio gehiago: |Red de Consumo Solidario|, |Ecologistas en acción: Consejos antes de comprar un regalo|, |Ecologistas en acción: Unos regalos navideños diferentes|, |Xasresistance|, |Consume hasta morir|, |Ecologistas en acción: Donde comprar|. Horretaz gain, kontsumo arduratsua eta desberdina egiteko proposamen batzuk aurkezten dizkizuegu: |Bilboko Herri denda|, |Bilboko Ekodenda|, |Regala prensa alternativa, regala una suscripción a Diagonal|, |Coordinadora estatal de Comercio Justo|. Zergaitik ez gara gaur bertan hasten?
-
Euskal Herriko laborantza ganbara ez hunki!!
2005 urtean, Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) iparraldeko nekazarien sindikatak (EHNE sindikataz hurbil), populakuntzaren sustengu zabalarekin Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zuen. Elkarte honek, iparraldeak duen kalitatezko eta elkartasunezko nekazaritza iraunkorra laguntzeko eta zabaltzeko helburua du. Frantzia mailan nekazaritza industrial eta produktibista da nagusi eta estatuak bere politika eta instituzioekin, nekazaritza mota hau inposatzen digu, beste produkzio moldei tokirik utzi gabe! Iparraldeko nekazariek ere, Pau hirian (Bearnoan) dagoen departamenduko Laborantza ganbararen politika segitu behar lukete: kantitateari eta ez kalitateari inportantzia ematen dion nekazaritza bat! Baina, Iparraldean, etxalde ttikiak dira, nekazarien arteko elkartasuna handia da eta kalitateari garrantzi handia ematen dieten nekazariak daude. Estatuaren Laborantza ganbarak sustengatzen ez duen nekazaritza da nagusi iparraldean. Badu 15 urte pasa, ELB sindikatak, EH-ko laborantza ganbara propio bat eskatzen duela. Nekazari gehienak honen alde agertu zirelako 2001-eko nekazaritza hauteskundeetan, populakuntzaren sustengu handia zuelako eta tresna hau beharrezkoa zelako, 2005 urtean eraiki zuten! Hiru urtez, lan asko egin du elkarte honek, bai nekazarientzat, bai ingurumenarentzat, bai kontsumitzaileentzat. Frantses estatuak ez du elkarte hau onartzen eta hasieratik, oztopo asko jarri dizkio. Ta azkenean, prefetak elkartea ilegala zela erranez, elkartea eta honen lehendakaria (Mixel Berhocoirigoin), auziperatu ditu. Arrazoia: Estatuaren instituzio legal baten lana egiten duela. Paueko Laborantza ganbararena eta ber izena ("Laborantza ganbara") erabiltzen duela. Auzia 2009-ko urtarrilaren 29-an izango da Baionan. - Iparraldeko nekazariek gero bat behar dutelako
- Nekazaritza produktibistaren ondorio katastrofikoak ikusirik, alternatibei tokia utzi behar delako
- Elkarte bat sortzeko eskubidea ezin delako oztopatu
- EHLG-a ilegalizatuz, herritarren hitza delako ilegalizatzen
Informazio gehiago: |Eitb.com : Euskal Herriko Laborantza Ganbara (EHLG) a dénoncé vendredi dans un communiqué les politiques agricoles qui engendrent l'aggravation de la famine dans le monde, mise au coeur de l'actualité par les émeutes de la faim|, |Grave remise en cause de la liberté d?association|, |Gagner avec Laborantza Ganbara|, |Le journal : Peu à peu, Laborantza Ganbara fait son chemin|
-
Kapitalismoaren birsortzea?
Hurrengo azaroaren 15ean, George Bushek, Munduko estatu boteretsuenen eta garatzeko bidean dagoeneen arteko bilerarako deialdia egin du. Berak esan duen bezala, bileraren helburua "kapitalismoa berreraikitzea" da. Ekonomia ezerreal baten sorreran eta herrien ordainketan fundatutako etekinekin kapitalistek haien boltxikoak bete izan dituzte luzaroan. Orain krisia merkatuetara iritsi denean, gobernuek haien gehiegikeria ordaintzeko Estatuen parte hartzea erabaki dute. Botereak bilera honetan kapitalismo hobeago baten sorreraren ideia azpimarratu du: bere ondorioak jasaten dituzten pertsonekiko kapitalismo hobeago bat sortzeko, hain zuzen. Hala ere, dena berdin jarraituko duenaren susmoa dago. Kontrol gehiago diote, baina espekulazioaren ekonomiaren eta subprimen kontrako neurririk hartu gabe. Boteretsuei erantzuteko eta gutxi batzuen gehiegikeria ordaintzearen haserrea adierazteko, munduko hiri askotan konzentratzeko deialdia egin da. Erakunde askok, deialdia anonimoaz hasi zenaren lekukoa hartu dute. BBVAaren aurkako plataforma eta G8 akatu!! Hego Euskal Herrian hurrengo deiladiak egin dira, Abenduaren 15erako: - Bilbo: 17:00 La Bolsan (Alde zaharra)
- Donostia: 17:00 Boulevarden
- Gasteiz: 17:00 Virgen Blanca enparantzan
- Iruña: 17:00 Castillo enparantzan
Deialdian dioten bezala: "urtetan zehar aberastu dira (bankuak, transnazionalak) eta orain lantalde murrizpenak, soldata murrizpenak, enpresak etetea, Kioto hitzarmena baztertzea iragartzen dituzte Etekinak pribatizatu eta galtzeak sozializatzen dituzte. Tontuak garela uste al dute?" Artikulu interesgarriak: |Alfredo Perez Esquivel: De la economía de la nada, a la ruina de todos|, |Santiago Alba Rico: La superioridad del capitalismo|, |Ignacio Ramonet: Impacto global|, |Éric Toussaint: Alternativas: el retorno|.
-
Herri Mugimendua 2.0
Herri mugimenduan dabiltzanek interneten aukerez jabetzeko eta horiek erabiltzen jakiteko elementu batzuk gerturatzeko helburuarekin, Joxemi Zumalabe Fundazioak Herri Mugimendua 2.0 doako ikastaroa antolatu du. Nola erabili internet herri mugimenduen dinamiken komunikazioarako? Zein tresnak daude? Ezagutzen al dira aukera guztiak? Ikastaroaren egitarauak oinarrizko maila izateko balioko du, gehienbat praktikoa izango da eta ikastaroaren amaieran, blog bat egiten jakingo da. Azaroaren 14an eta 15ean izango da, Gasteizeko Saregunen eta izena emateko azken eguna azaroaren 12a.
-
Krisiaren aurrean: desobedientzia zibila eta kapitalari desjabetzea.
Katalaniar herri mugimenduen aldetik eta konkretago bere partaide den Enric Duran aktibistaren aldetik, "Crisi" aldizkariaren argitalapena heldu zitzaigun Irailaren 17an. Aldizkarian desobedientzia bakezale baina ekintza erradikala aurkezten da, eta bankuen desjabetzea uzten du agerian, autoantolaketaren aldetik gainean dugun krisi ekonomikoari aurre nola egin daitekeen azalduz [Enricen bideo bat ekintzaren jatorria eta garapena azalduz ]. Hilabete baten ondoren, ekintza honek gizarte alternatiba ezberdin bat eraikitzen duten herri mugimendu asko finantziatzeko balio izan du eta Indymedia Euskal Herriak aldizkarian agertzen diren edukien eta ondoren agertutako zenbait kazetarien material laburpen bat egin nahi du (Paises Catalans inguruan 200.000 ale bainao gehiago banandu izan dira egun bakar batean). "Crisi" aldizkaria: Oso aldizkari gutxi heltzen dira jendearengan indar eta erradikaltasun honekin. Ale osoan zehar , Enric eta beste autore batzuk (batzuk Latinoamerikako errepresioak hildako aktibisten izenak ezizentzat erabiliz) testu ezberdinak aurkezten dituzte, krisiaren inguruko gogoeta ezberdinak eginez; errudun nagusienak seinalatuz eta haien praktika kriminalak eta azkenik, orden eta ideologia menperatzaile honi aurre egiten dioten mugimendu eta herri ekimenen inguruan. |Aldizkari katalaniarraren PDFa Jaitsi|, |Ale osoa erdaraz eta beste hizkuntzetara itzulitako arikuluak|, |Herri mugimenduen linkak|. Ekintzen jarraipen taldearen aldetik parte hartzeko deialdia egiten da, ekintza hauek nola egin behar diren jakiteko kontaktuan jarriz eta horrela, kapitalismoaren krisiaren aurkako eta maila globalean antolatu daitekeen erantzun globala eta erradikala jarriko da martxan. Jandeari ere hizkuntz ezberdinetara artikuluen itzulpena egiteko parte hartzea eskatzen zaio, horrela hauen zabalkundea handituz mundu osora. Bi artikulu itzuli dira jadanik. Prentsan agerturikoak: |Enriceri elkarrizketa Mar de Fueguitos-en (Tas-Tas Irratia)|, |"Suelta la Olla" saioan elkarrizketa (Hala Bedi Irratia)|, |Enriceri elkarrizketa Diagonal-en|, |Enriceri elkarrizketa en Sodepazen|, |Alasbarricadas.org: Dossier especial|.
-
Urriaren 12an: zer ospaturik ez
Berriak berri: |Kaos en la red: 12 octubre: Éxito del Lan Egun Antifaxista de Leioa|, |Nodo50: Cargas y enfrentamientos en la concentración en Barcelona (fotos, video)|, |Cobertura en La Haine. Madrid, 12 de octubre: ¡Nada que celebrar! La masacre continúa|, |Indymedia Barcelona: Fotos concentración Alianza Nacional en Tarragona|, |El Mundo: La manifestación de Alianza Nacional, recibida con silbidos en las calles de Tarragona|, |Nodo50: Más información de otras concentraciones y movilizaciones en todo el estado|. Hispanitatearen eguna edo Erresistentzia Indigenaren eguna. Jende askorentzako ospakizunak egiteko sentsurik ez duen urteurrena. Horrela adieraziko da hainbat lekutan antolatutako ekintzetan. Bezperan, Udondoko Gaztetxean, lan egun antifaxista antolatu dute gaurko, "Memoria histórica y antifascismo" mahainguruak gaueko kontzertuei emango die paso. Sare Antifaxistak, gainera, urriaren 12rako eta urriaren 25erako, espainiar ultraeskuindar talde batzuek Euskal Herrira etortzeko duten intentzioez ohartarazi dute. Informazio gehiago: |Igande hontan talde ultraeskuindar-faxistak Euskal Herrira datoz|, |Especial en La Haine|, |No a la celebración del 12 de octubre|.
-
Piztu Gasteiz! Okupa tu lugar
Gasteizen urriaren 11n 2008urtean zehar egindako Txorionak ekimenari amaiera emateko jaialdia burutuko da. Ekimen hau Gasteizko gaztetxearen 20. eta Hala Bedi irrati librearen 25. urteaurrenen harira egin da. Urriaren 11n urte hauetan zehar ehundaka pertsonek hirian hain beharrezkoak diren bi mugimendu herrikoi hauetan egin duten moduan, norbera, protagonista izatea eta bere lekua okupa dezan nahi da. Materialak: |Piztu Gasteiz-en abestia|, Cartel de piztu gasteiz Kartela|, |Egitaraua eta mapa|, |Kuña| Informazio gehiago: |Gara-ko albistea (2008-07-05):Hala Bedi-k eta Gaztetxeak Gasteiz pizten jarraitzen dute begiak urriaren 11n jarrita|, |Kukutza gaztetxetik deialdia|, |Koxka Irratitik deialdia|.
-
AHT. Zer ote dixo Anbotoko Señoriek?
Aho zabalik dau gutxinaka zela Euskal Herrixa apurtzen doian ikusitxa. Fan zan urtien, Gorbeatik in zauen irteerian, Urbina-Lukun dagoeneko obrak hasitxa zaziela bistau zauenien, txundituta gelditxu zan, eta hola jarraitzen dau aurrera doiezela, Gasteizeruntz alde batetik eta Legutixoruntz bestetik, egiaztatzian. Harrezkeroztik ez dauko sosegurik Balzolan, eta Anboton bez. Bertatik ikusi ditxu makiñak ailegetan obrak abietako Abadiñon, Durangon, Arrasate aldetik be. Ezinegona bai berorrena Supelaurrera iritxi eta Zaratamon be bazauziela ikusi zauenien. Bere Atxorrotxeko etxera bueltau zan eta Eskoriatzan sastrakak kentzen zaziela tristuraz erreparatu zauen, laister Aramaixon moduen. Goierriko bere lurretaz akordau eta Murumendira fan zan, harri eta zur Ordizian eta Itsasondon jada makiñak atzamarka zabitziela ikusteko. Haserretu in da eta uda osua ibili da bere lurren, bere ibarren, bere mendien, bere erreken, bere Euskal Herrixan gainetik hegalien, etxe batetik bestera bueltaka. Anbotoko Marik ikusi dau gelditxu barik ibili dan bakarra ez dala izen. AHTren kontrako mugimenduak be ez dauela etzi ikusi dau. Goitxik jarraitxu zauen Zaldibiko XIII. Akanpada eta honi jarraitxu dotzien ekintza zuzenak (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11) eta adierazpenak (1, 2, 3, 4). Baitxa jazarpenak (1, 2) eta epaiketak (1). Anbotoko Señoriek badaki bere euskal herriko jendiak ez dauela AHTik biher, herri galdeketei kasuik itxen ez dotziela dakixen bezela. Berai, esaterako, ez dotzo iñortxok galdetu. Sentitzen dauen ezintasunian, Mari iguel etxez aldatuko da, Zugarramurditxik harutzau, Otsibarreko bizilekura. Hala ta be, zeinek daki, dauen panoramixia ikusitxa, balitxeke Estrasburgon bukatzia.
|