Bazkideak geureganatzeko kanpaina / Campaña captación socias

Kaixo, ZAPlagun maitea!!! Zelan zabiltza? Berrogeialdi astun eta luzearen pisua nabaritzen hasi al zara zure aldartean? Edo, aitzitik, etxean giltzapetuta egotea baliatzen ari zara zure bagage kulturala handitzen jarraitzeko, irakurtzeke zenituen liburuak irensteko, koronabirusari buruzko testuak edo beste artikulu batzuk irakurtzeko, film interesgarriak ikusteko, eta musika aukeraketa on batez gozatzeko? Edozein dela ere zure egoera, eutsi gogor, badakizu datorren astetik aurrera “baimena” emango digutela paseatzera ateratzeko… denok barruan daramagun haurra!!! Hori esan dute, ezta? Edo ez dugu ondo ulertu?

Aurreko emailean esan genizun bezala, Zapateneon lanean jarraitzen dugu, teknologia berri –ez neutral– hauek  “kontrolatzen” saiatuz, zurekin harremanetan jarraitzeko eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen liburuak, testuak eta ikus-entzunezko beste material batzuk ere zure eskura jartzeko.  Ildo honetan, berri eman genizunez, «Biblioteca Kovid19 Liburutegia» sortu dugu. Bertan, Koronabirusari buruzko testuen bilduma bat aurki dezakezu, egunez egun zabaltzen ari garena, bai eta egiten ari garen elkarrizketa batzuk ere, pandemiak askotan ahaztuta dauden kolektiboetan duen eragina ezagutzeko (kartzela; osasun mentala…). Esteka honetan klik eginez sar zaitezke liburutegira: https://zapateneo.net/textos/

Nolanahi ere, mezu honen benetako arrazoia, beste behin, Zapneskaren ahotsa helaraztea da, ez baitu protagonismoa galdu nahi! Pandemia osteko ZAPateneoaren egoeraz kezkatuta dago. Eta ez bakarrik alderdi sozio-politikoari dagokionez, lehenago ere horri buruz askotan hitz egin baitu; baita alderdi ekonomikoagatik ere. Dakizun bezala, liburuen, aldizkarien eta fanzineen salmenta ez da proiektuaren euskarri ekonomiko nagusia, baina hileko gastu finkoak ordaintzen laguntzen du, eta konfinamendu-denboraldi honetan, lokala itxita, diru-iturri txiki hori desagertu egin da. Proiektuaren euskarri ekonomiko nagusia bazkideak eta lokalean biltzen diren kolektiboen ekarpena dira. Horregatik, Zapneskak bazkideak geureganatzeko kanpaina bat abiarazteko eskatu digu eta, proiektua zure gustukoa bada, bai eta aukera baduzu ere, bazkide egitera gonbidatzen zaitugu.

Honekin batera doazkizu kanpainarako prestatu dituen kartelak (euskaraz eta gaztelaniaz). Agian, gainera, proiektuan interesatuta izan daiteken norbait ezagutzen duzu, eta kartela helarazi diezaiokezu… Bai? Mila esker, aldez aurretik!!! …eta gogoratu, gaur egungo egoeran, ZAPateneo bezalako proiektuak bizirik mantentzea mundu justuago baterantz ibiltzen jarraitzea dela.

Kaixo, ZAPlagun maitea!!! ¿Qué tal estás? ¿Has comenzado a sentir el peso de esta larga cuarentena en tu estado de ánimo? …o, por el contrario, estás aprovechando tu estancia en casa para seguir aumentando tu bagage cultural, devorar los libros que tenías por leer, además de textos sobre el coronavirus u otros artículos, ver películas interesantes y disfrutar de una buena selección musical? Sea cual sea tu situación, aguanta!, ya sabes que a partir de la semana que viene nos darán «permiso» para sacar a pasear… a la niña que todas llevamos dentro!! Eso dijeron, ¿verdad? ¿O no lo entendimos bien?

Tal y como te comentamos en el email anterior, en Zapateneo seguimos trabajando, intentando «controlar» estas nuevas tecnologías –en absoluto neutrales –para seguir en contacto contigo y poner a tu disposición libros, textos y otros materiales audiovisuales que te puedan interesar. En este sentido, como ya te informamos, hemos creado la «biblioteca Kovid19 Liburutegia«. En ella puedes encontrar una colección de textos relacionados con el Coronavirus, que vamos ampliando día a día, y algunas entrevistas que estamos realizando para conocer la influencia de la pandemia en colectivos demasiadas veces olvidados (cárcel; salud mental…). Puedes acceder a la biblioteca pinchando en el siguiente enlace: https://zapateneo.net/textos/

En cualquier caso, el verdadero motivo de este mensaje es, una vez más, transmitir la voz de Zapneska, ¡No se resigna a perder protagonismo!!! Está preocupada por la situación de “ZAPateneo post-pandemia”. Y no sólo en el aspecto socio-político, del que ya ha hablado en numerosas ocasiones, sino también en el económico. Como sabes, la venta de libros, revistas y fanzines no es el principal soporte económico del proyecto, pero ayuda a sufragar los gastos fijos mensuales, y en esta temporada de confinamiento, con el local cerrado, esta “pequeña” fuente de ingresos ha desaparecido. El principal soporte económico del proyecto son las socias y la aportación de los colectivos que se reúnen en el local. Por ello, Zapneska nos ha pedido que pongamos en marcha una campaña de captación de socias y, si el proyecto es de tu agrado, y tienes posibilidad, te invitamos a hacerte socia.

Te adjuntamos los carteles que ha preparado para la campaña (euskera y castellano). A lo mejor, además, conoces a alguna persona que pueda estar interesada en el proyecto y le puedes pasar el cartel… ¿Sí? Gracias de antemano!!! …y recuerda que, en la situación actual, mantener vivos proyectos como ZAPateneo es seguir caminando hacia otro mundo más justo!

Musu bat… birtuala, momentuz!

ZAPkideok (Zapneskaren izenean)

Compartir esta publicacion